Gaur abiatuko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Tragedia, komedia, keinu antzerkia, dantza eta zirkua, besteak beste, izango dira martxoaren 31ra arte. Lagun beltz asko, Hobe ixilik eta El nadador de aguas abiertas dira taularatuko diren obretako batzuk.

Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioa gaur hasi eta martxoaren 31ra arte luzatuko da. Hiru urteko ziurgabetasunaren ondoren, edukiera murriztuta eta etenda, Jardunaldiek bere betiko formatua berreskuratuko dute, baita bi agertoki nagusiak ere: Eibar-Ermua Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruko Antzokia eta Coliseo Antzokia.

Jardunaldien hasiera ekitaldian izen handiko profesionalak izango dira aurten ere. Otsailaren 14an, 19:00etan, Maria Adanez eta Pepon Nieto aktoreak Coliseo antzokiko agertokira igoko dira, Irene Hernando eibartarra aurkezle dutela. Los papeles del teatro izenpean, aktore bi hauek nola egiten dieten aurre beren ibilbidean zehar egin dituzten paperei, eta nola batzuetan interpretazioaz bestelako antzerki-lanbideko beste rol batzuk bete behar dituzten izango dituzte hizpide.

Hitzaldi-solasaldiaren ondoren, otsailaren 15ean eta 16an, 19:00etan, ¡Ay Carmela! antzezlana aurkeztuko da Coliseoan, Adanez eta Nieto protagonista dituen tragikomedia, Jose Carlos Plazaren zuzendaritzapean.

Edizio honetan nabarmendu diren beste lanetako batzuk dira Ados Teatroa & Bidebitarte Koop konpainiaren eskutik datorren Lagun beltz asko (tragikomedia) eta Garbi Losadak zuzendutako El nadador de aguas abiertas.

Aurtengo edizioan ikusi ahal izango diren gainerako lanak honako hauek dira: Vaiven taldearen  Redada familiar, Familia Sarekada (komedia); La Dramatica Errante taldearen Yerma euskarazko drama, Maria Goiricelayak zuzendua; Mar-Mar Teatro taldearen Haurrentzako Arrainak bihotzean, Getari Etxegarairen zuzendaritzapean; Mikel Areitioaurtenak zuzendutako Vida La Red Teatro konpainiaren drama; , Osa + Mujikak zuzendutako Abundance dantza ikuskizuna; Bob Pop sortzailearen Los días ajenos El Terraten bakarrizketa; Las que limpian, A Panadaría (Galizia) & Centro Dramático Nacional konpainiaren komedia; Pez Limbo konpainiaren Marea baja komedia; Candido Pazok zuzendutako Cigarreras Contraproducións taldearen drama; Lucas Escobedoren eskutik Paura zirku ikuskizuna; El avaro Ricardo Iniestaren komedia; Txalo Produkzioak konpainiaren eskutik Hobe ixilik! Begoña Bilbaoren euskarazko komedia; Iñigo Cobok zuzendutako Rey desnudo & chico muerto tragikomedia; La lengua de las mariposas Fernando Dacostaren tragikomedia; Es mi palabra contra la mía Luis Piedrahitaren bakarrizketa; EcO Ymedioteatroren keinu ikuskizuna; eta Pin Pang, umorezko zirku ikuskizuna, Xabier Larrea aktorearekin.

Egitaraua ikusteko, hemen.

Zabaldu: