Egitasmoarekin musika sortzeko prozesura hurbildu eta musika garaikidearekiko sentsibilitatea sustatu nahi da. Deialdira aurkezteko epea apirilaren 2ra arte (egun hori barne) egongo da zabalik.
Musika Bulegoak Soinua Iratzarri proiektuaren edizio berri bat abiarazi du, 10 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat. Egitasmoarekin musika sortzeko prozesura ezagutarazi eta musika garaikidearekiko sentsibilitatea sustatu nahi dute. Udazkenean egingo den edizio honetan, Musikagileak elkartearekin elkarlanean arituko da Musika Bulegoa.
Programan parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzeko, deialdi bat ireki da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeentzat. Jasotako eskabide guztien artean, gutxienez ikastetxe bat aukeratuko da lurralde bakoitzeko.
Proiektuaren eduki eta formatuari dagokionez, profil ezberdineko profesionalek parte hartuko dute: Konpositoreak, pedagogoak eta musikariak.
Bestalde, programak bost saioz osatuta egongo da iraila eta abendua bitartean. Lehenengo saioan musikari talde batek kontzertu labur bat eskainiko du, instrumentuei eta interpretatutako musikari buruzko datu eta bitxikeriak azalduz. Erdiko saioan konpositoreak proiektuaren metodologia azalduko du, pedagogoarekin landutako dinamika baten bidez, ikasleek ideia musikalak partekatuko dituzte eta konpositoreak ideia horiek partitura bihurtuko ditu, talde bakoitzarentzat bat sortuz. Azken-aurreko saioan konposizioaren entsegua izango da musikariekin batera. Bosgarren saioan, azkenik, publikoari irekitako azken kontzertua izango da.
Ikastetxeak Musika Bulegoaren eta Musikagileen batzorde batek aukeratuko ditu, irizpide hauei jarraituz: Ikastetxe publikoak lehenetsiko dira; eskabidean jasotako testuaren balorazioa; eta hautatutako ikastetxeen arteko lurralde-oreka.
Proiektua iraila eta abenduaren artean gauzatu beharko da (egutegia uda hasieran finkatuko da).
Deialdira aurkezteko epea apirilaren 2ra arte (egun hori barne) egongo da zabalik. Parte hartu nahi duenak eskaera orri hau bete beharko du.
Oinarriak, hemen.