Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an

Gartxot Unsainek Donostiako Dabadaban egingo du diskoaren aurkezpen kontzertua Jaiotz Osa dantzariarekin batera, martxoaren 17an bertan. Horrez gain, Odei rap abeslari urruñarrarekin partekatuko du oholtza.

Martxoaren 17an iritsiko da denon belarrietara Ghau proiektuaren bigarren lana, Arin Nira izenpean. Artista donostiarrak barruan dugun ume galdu hori berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketa eragin nahi du disko berri honekin, arin buelta gaitezen gure funtsera.

Gartxot Unsain musikariaren proiektu pertsonal honek sentimenduak eta hausnarketa mahaigaineratu nahi izan ditu, musika oinarri bezala hartu eta beste arte diziplinekin uztartuz. Unsainek azaldu duenez, “musika talde bat baino gehiago izan nahi duen saiakera anitza da Ghau”.

Azken hilabete hauetan bilduma berria osatuko duten hainbat kantu aurreratu ditu musikari donostiarrak, azkena Murru Bat izenekoa.

Unsainek etxean sortu du musika eta beste behin ere Eñaut Gaztañagaren Gaztain estudioetan grabatu du, nahastu eta masterizatu ditu abestiak.

Disko berri honek edizio fisikoa izango ez duen arren, lehen lanak bezala Aise estudioko Ruben Ramosek maketatu duen eleberri txiki bat izango du. Gainera, Andoni Beristainek kantu bakoitzari argazki bat egin dio.

Bigarren lan hau etxean aurkeztuko du lehenik Gartxotek, diskoak argia ikusiko duen egun berean Donostiako Dabadaban eskainiko duen kontzertuan. Ohi bezala, kontzertu honetan ere alboan izango du Jaiotz Osa, Ghauren emanaldi askotan ezinbestekoa izan den dantzari profesionala. Horrez gain, Odei rap abeslari urruñarrarekin partekatuko du oholtza egun horretan bertan.

Murru Bat kantua eta bideoklipa

Zabaldu: