Igartubeiti Baserri Museoa

Gipuzkoa Kultura plataforma digitala herritarren eskura

Gipuzkoa Kultura plataforma digitalak kultur edukien eskaintza zabala eskainiko die herritarrei berrogeialdiak irauten duen bitartean.

“Tresna garrantzitsu bat da isolamendu sentsazioa arintzeko, eta mesedegarria izan daiteke pertsona asko kulturara hurbiltzeko eta baita haientzat berriak diren jarduera eta ekimenetara hurbiltzeko ere”, azaldu du Gipuzkoako Kulturako diputatu Harkaitz Millanek. Eskaintza hau, batez ere gazteentzat dela interesgarria azpìmarratu du, beren etxeetan baitaude ikastetxeak itxita daudelako. Hala, ohiko eskaintzei eduki alternatiboak gehitzeko beta izango dute, beren kultur baliabide eta ikasketak aberasten lagunduko dituzte horrela.

Hauek dira Gipuzkoa Kultura plataforma digitalaren bitartez eskuragarri dauden eskaintzak:

Koldo Mitxelena

Koldo Mitxelena kulturunean egiten diren kultur ekintza gehienak (hitzaldiak, kontzertuak, solasaldiak eta abar) grabatuta daude, eta eskuragarri, Koldo Mitxelena Zuzenean kanalaren bitartez.

https://www.youtube.com/channel/UCZ4svV7-qJw6T4NX4nIiL5A

Gordailua

Gordailuko ondare bildumen funtsak eskuragarri dauka bereizmen handiko 195 irudiz osatutako bilduma bat, koadroetatik hasita pieza arkeologikoetaraino, Porcelanas Bidasoa-ren historia barne. Hori guztia Google Arts-en aurki daiteke.

https://artsandculture.google.com/partner/gipuzkoako-gordailua

Canal Europa

Canal Europa kulturarako topagunea da, pentsamendu kritikorako eta jakintzaren zirkulaziorako. Pertsona ospetsuen lekukotzak eta hausnarketak biltzen ditu: artistak, idazleak, zientzialariak eta profesionalak. Ia 40 topaketa eta bertan ageri dira, besteak bestek Bernardo Atxaga, Bertrand Tavernier, Reyes Mate, Miguel Zugaza, Sara de la Rica, Pedro Miguel Etxenike, Costa Gavras, Javier Aguirresarobe eta James Rodhes.

https://www.gipuzkoa.eus/es/web/kultura/programas/canal-europa/encuentro

Gure Gipuzkoa

Argazki bilduma handi baten bitartez, Gipuzkoan barrena ibilbide bat proposatzen du egitasmo honek. Bertan, argazki historikoak aurki daitezke: gure kaleak, auzoak, herriak eta beste leku interesgarri batzuk.

http://www.guregipuzkoa.eus

Gipuzkoa 1936

Gipuzkoaren historian asalduzko urtea izan zen 1936, garai hartako egunkarien eguneroko azalen bitartez ikusia.

http://gipuzkoa1936.com

Kultur Memoriak

Kultur Memoriak ekimena Gipuzkoako ondare eta memoria soziokulturalari buruzko edukiak eta lekukotzak biltzen ditu. Hainbat lagunekin egindako elkarrizketak, zeintzuetan hitz egiten baitute hainbat arlotan duten esperientziez: industria, kooperatibismoa, prestakuntza, hizkuntza…

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/kultur-memoriak/edukiak

Gipuzkoako museoak

Gipuzkoako museoek edukien bilduma zabal bat dute eskuragarri beren webguneetan. Hasi beren bilduma iraunkor, erakusketa, artxibo grafiko eta audiozkoetatik eta ibilbide birtualetaraino.

Zabaldu: