'Peter Punk' ikuskizuna

Gora Gora Fest zikloa Nafarroa osora zabalduko da azaroaren 3tik abenduaren 10era

Programaren barruan haur, gazte eta familientzako ikuskizunak daude, aurrez aurreko 50 jarduera baino gehiago eta 3 jarduera online. Ikuskizun zein tailer guztiak doakoak izango dira.

Gora Gora Fest 2023 euskarazko kultura-zikloa aurkeztu dute aurten ere. Honetan, Nafarroa osoko 50 herritan baino gehiagotan, azaroaren 3tik abenduaren 10era bitartean, magia-ikuskizunak, antzerkia, bakarrizketak, arropa birziklatzeko tailerrak eta ipuin-saioak izango dira.

Euskarabideak antolatu du programa, hirugarren urtez, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, abenduaren 3a.

Ana Ollo lehendakariordeak azpimarratu duenez, “Nafarroako Gobernuak euskara Nafarroa osora darama”, eta lurralde osoan kohesio-elementu gisa duen gizarte-balioa nabarmendu nahi izan du, “hain zuzen ere Euskararen Nazioarteko Eguna eta Nafarroako Eguna ospatzen diren egunaren inguruan”.

Euskara kohesio-elementu gisa

Bai Ollok bai Javier Arakama Euskarabideko zuzendariak nabarmendu dute euskarak Nafarroako gizartean duen kohesio-elementu balioa. Arakamak, bestalde, adierazi duenez, “emanaldien kokapena Nafarroako lurralde osoa kontuan hartuta egin da, horixe baita Gora Gora Fest zikloaren helburu nagusietako bat: euskarazko kultur ikuskizun hauek euskara erraz iristen ez diren herrietara eramatea”.

Programaren barruan haur, gazte eta familientzako ikuskizunak daude, aurrez aurreko 50 jarduera baino gehiago eta 3 jarduera online. Ikuskizun zein tailer guztiak doakoak izango dira.

Herrietan egingo diren aurrez aurreko ikuskizunez gain, aurten ere hiru jarduera online egingo dira: Peter Punk eta Niko vampiro txiki bat musika-antzerkiak eta Oso printzesa iletsua ipuin-kontalari saioa.

52 herritan programatu dira ikuskizunak: Lerin, Eulate, Zarrakaztelu, Saldias, Burgi, Erriberri, Zubiri, Legasa, Cortes, Lodosa, Oloritz, Nagore, Irunberri, Mañeru, Olloki, Los Arcos, Viana, Elizondo, Dorrao, Zangoza, Amaiur, Kaseda, Areso, Larraintzar, Goizueta, Tutera, Azkoien, Martzilla, Castejon, Errezu, Untzue, Puiu, Larraga, Andosilla, Cascante, Igantzi, Corella, Erro, Fontellas, Bera, Elo, Nabaskoze, Mendabia, Lakuntza, Garralda, Otsagabia, Luzaide, Auritz, Antzin, Erronkari, Oteitza eta Lesaka.

Ikuskizunak

Egitaraua musika, antzerki, bakarrizketa, antzerki-ipuin eta ipuin tailerrek zein online saioek osatzen dute. Ikuskizunen datak eta lekuak eskuragarri egongo dira ziklo kulturalaren programan eta Interneten, ondoko estekan.

Zabaldu: