Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria irailaren 2tik 4ra Legutio, Aramaio eta Murgian izango da

10 urtetik 13 urtera bitarteko gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera. Eguneko egonaldiak izango dira, goizeko 10.00etatik eguerdiko 13:00etara eta autobus zerbitzua egongo da. Izen ematea uztailaren 10a baino lehen egin beharko da online bidez.

Arabako Bertsozale eta Gorbeialdeko kuadrilla elkarteek, urtero legez, udaberrian egin behar zuten Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria, baina koronabirusaren krisiak eragindako egoeragatik, barnetegia atzeratzea erabaki zuten. Orain, egoera berrira egokitu eta iraila hasierarako antolatuko dutela iragarri dute.

Hala, egun bakoitzeko egitarau ezberdin bat izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Jardunaldi bakoitza goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:00etan bukatuko da. Autobus zerbitzua egongo dela nabarmendu dute. Hala, eskualdeko herri guztietako haurrak jaso ahal izango dituzte. Eguneko bertso abentura hiru gure nagusitan banatuko dutela azaldu du Arabako Bertsozale elkarteak eta adierazi duenez gainera, “parte hartzaileek herri ezberdinetako haurrak, eskualdea eta ingurunea ezagutu, bertako bertsolarien bisita jaso eta hitzarekin jolasteko aukera paregabea izango dute”.

Hamar urtetik hamahiru urtera bitarteko gaztetxoek izango dute bertso abentura honetan parte hartzeko aukera. “Izen ematea errez eta erosoa izango da”. Interesa dutenek uztailaren 10a baino lehen izango dute epea zabalik. Eskaria online egin behar da, hemen.

Informazio guztia hemen.

Zabaldu: