Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da Egia Bizirik, Egian Euskaraz eta Donostia Kultura eragileek antolatu duten Hitzen Ahairea. Bizkaiko bi sortzaileak Donostiako Egia Kultur Etxean arituko dira arratsaldeko 16:30etik 20:30era.
“Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu?” Galdera guzti horiei erantzuteko asmoz sortu zuten Hitzen Ahairea izeneko ikastaroa Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak.
Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da Egia Bizirik, Egian Euskaraz eta Donostia Kultura eragileek elkarrekin antolatu duten Hitzen Ahairea. Barandiaranek eta Ruedak Donostiako Egia Kultur Etxean eskainiko dute ikastaroa, azaroaren 27an, arratsaldeko 16:30etik 20:30era.
Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena: egiakulturetxea@donostia.eus helbidera idatzita, Kultur Etxean bertan edota 943 291514 telefono zenbakira deituta.