Tartean Teatroak 'Ghero' antzezlana eskainiko du, urriarem 13an.

Greba Digitalaren ostekoak

COVID-19ak eragin dituen eta etorkizunean eragingo dituen kalteei aurre egiteko asmoz, premiazko neurriak hartzeko deia egin zuten Euskal Herriko sortzaile eta eragile ugarik greba digitalera deitu zutenean. Orain, etorkizunari begira, kulturgintzak bizi duen krisi egoerari aurre egiteko neurri batzuk proposatu dituzte.

Alde batetik, krisi egoera honi ahalik eta modu integralean erantzuteko eta ondorioei adostasunetik eta modu koordinatuan erantzuteko, euskararen lurralde osoa bere baitan hartuko duten krisi mahaiak osatzea: Euskal Hirigune Elkargoan, Nafarroan eta EAEn. Krisi mahai horietan diseinatu eta adostuko dira hiru eremu administratiboetarako kulturgintzarako urgentziazko talka plan integralak modu koordinatu eta adostuan. Talka plan horietarako hemen proposatutako neurriak jaso, eztabaidatu, adostu eta gauzatzeko bidean jarriko dira.

Bestetik, kulturarako krisi funtsa aipatu dute, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak hainbat neurri onartu dituzte Gobernu Kontseiluan eta Gobernu Bileran hurrenez hurren. Enpresak laguntzeko eta herritarren beharrizanei erantzuteko programak. Horietan Arte eta Kultur industriak zein proiektu kulturalak espezifikoki ez dira jaso ezta aurreikusi ere. Hori dela eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Kulturari zuzendutako krisi funtsa berezitua sortuko dute, iragarri dituzten neurri eta diru kopuruetatik eratorria, krisi funtsa horietan oinarrizko kulturako proiektu txikiek, sortu berriak diren proiektuek, artista eta sortzaile berriek eta euskaraz direnek tratamendu berezitua izango dute.

Zuzeneko kultur emanaldiak antolatu dituzten eragile publiko guztiak bere aldetik, krisiaren ondorioz bertan behera geratu diren emanaldiak sine die atzeratu eta bertan behera ez uzteko konpromisoa hartuko dute nahiz eta kontratuan horretarako eskubidea izan. Horren ordez atzeratzeko akordioa lehenetsiko dute data berririk finkatu gabe eta egoera argitzen doan heinean berriro ere programatu ahal izateko.

BEZ kulturalari dagokionez, EAEko eta Nafarroako exekutiboek espainiar estatuko gobernuari 2020ko abendura arte kultura-BEZa %0ra murrizteko eskaera egitea proposatu dute, hezkuntza mundukoarekin parekatuz.

Deialdiak eta diru-laguntzak

Instituzioen diru-laguntza deialdiak eta hauen finantzazio lerroak berebiziko garrantzia dute Euskal Herriko proiektu kultural eta arte eta industria kulturaleko egitasmo gehienentzat, egoera bereziki kezkagarria da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sustatzen dituen Bitartez, Sorgune edo KSI Berritzaile moduko deialdietan.

Nafarroan esaterako arte eszenikoen sorkuntzarako diru-laguntzak urtero konbokatzen dira, otsaila-martxoa aldera deialdia izaten delarik, baina 2020koak oraindik ez dira publikatu eta proiektu asko daude horien zain.

Larrialdi egoera dela eta sine die atzeratu dira deialdiak guztiak. Honek erabateko ziurgabetasun eta babesgabe utzi ditu egoerara EAEko eta Nafarroako Kultur eta Sormen Industria osatzen duten ekosistemako eragileak 2019an hainbat izan baziren desagertu ziren proiektuak, 2020a basamortu bihurtu dezake euskal kulturaren garapenerako estrategikoa den sektore hau. Arazoa bikoitza da: batetik, aurreko urteko lana ezin dutelako kobratu eta, bestetik, aurtengo proiektuak noiz aurkeztu ahalko dituzten ez dakitelako.

Egoera honen aurrean honakoa proposatu dute: 2019 urtean burututako proiektuen justifikazioa aurkezteko modua ahalbidetzea eta 2020an burutuko diren proiektuak berandu burutuko direla jakinda, justifikazio eta horiek burutzeko erraztasunak eman eta datak malgutzea.

Neurri fiskalei dagokienez, egun dauden hobari fiskalen portzentajek handitzea aztertuko dira krisi mahaian. Zergen edo bestelako tasen ordainketak atzeratzeko eskaera aztertu eta adostuko da krisi mahaietan.

Bestetik, izaera publikoa ez duten antzokietan, sorkuntza-guneetan, zinema-aretoetan, kultura-saltokietan, liburu-dendetan… 2020. urteko udal tasak ordaintzeaz salbuetsita egongo dira, edo bestelako onura edo konpentsazio aplikatuko da udalerri bakoitzaren egoera eta errealitatearentzat baliagarriagoa den formula bilatuz eta beti ere legeak eta arauak ezarritakoaren arabera.

  • Arte eszenikoak / Zuzeneko arteak

Izaera orokorrez, administrazio publiko guztien konpromezua 2020. urterako zuzeneko arteetara bideratutako aurrekontuak aurrera eramateko. Ezintasun ala saturazioa izanez gero:

-Aurten aurrera eraman ezin diren jarduerak (emanaldien kontratuei arreta berezia jarriz) 2021. urterako birplanteatu behar izatea, jarduera horiei aurretiko tramitazio bat eginez.

-Egon diren soberakinak 2021.urteko zuzeneko arteen aktibitateetara gehitu.

  1. Aurreikusiak zeuden arte eszenikoko funtzioen eta musika emanaldien aparteko kudeaketa azkartua:

Kontratatuta dauden eta data berri baten zain dauden atzeratuak izan diren funtzioak eta musika emanaldiak: %50aren ordainketaren aurrerapena egitea kontura.

Bertan behera – ez atzeratuak- geratu diren funtzio eta musika emanaldiak: kontratuzko klausulen independentziaz, gutxienez %35arekin indemnizatuak izan beharko dute, egituren gastu finkoak ordaintzeko.

Funtzio eta emanaldi musikalak kontratatuak ez baina oinarrizko baldintzetan hitz egindakoak (ikuskizuna, funtzioak, prezioa eta datak, atzeratuak izan beharko direnak): mantentzeko konpromisoa.

Bertan behera utzitako eta ezin berreskuratu daitezkeen kontratatutako nazioarteko funtzio eta emanaldi musikalak eta antolatzaileak kobratzen ez dituenak: egindako ordainketentzako estaldura bat.

Sormen egiturentzako eta artista profesionalentzako babesa.
Zuzeneko arteak, Eusko Jaurlaritzaren laguntza neurri ekonomikoen barruan hartzeko bermea, sektorearen ezaugarri berezietara egokituz.

ERTEetara egokitu diren CNAE 9001-9004 egiturentzako aparteko laguntza bat ezarri bi hilabetez langileen soldaten baliokidea den kopuruarekin. Ziurgabetasun eta jardueraren hastapen motelaren egoeran laneratzea sustatzeko.

Sorkuntza eta formakuntza egituren gastu finkoak ordaintzeko hornidura funtsa. Adibidez: komunikazioa, alokairua, amortizazioak etab. Erakundearen jarraipena ahalbidetzeko xedez.

Gizarte Segurantzan artisten erregimenean altan ez zeuden baina marku-kontratuen menpe zeuden interpreteentzat eta artistentzat subsidioaren estaldura. Gutxienez hiru hilabete.

Azken baliabide gisa, RGI artistiko bat alarma egoerak irauten duen bitartean + 3 hilabete kontraturik gabeko profesionalentzat, eta langabeziaren estaldurik ezean aurreko sei hilabeteetan kontratatuak izan direla edo autonomo izan direnak adierazten dutenentzako.

Elkargoan, Nafarroako Gobernuan, Eusko Jaurlaritzan zein bestelako erakunde publikoetan, igorle diren sail guztietan diru laguntzen katalogoaren moldaketa gaur egungo egoerara.

Egungo aginduen eta euren hainbat artikuluen ikerketa zehatza, arreta berezia jarriz eskaera, ekintza eta justifikazio egutegietan.

Jardueren diru-laguntzetan, izandako gastuak ordaintzea ahalbideratzea, nahiz eta alarma egoera eta honen ondorioengatik ekintza ez burutu.

Izan daitezkeen soberakinak, diru laguntzetara eta martxan dauden ekintzetara edo krisialdiari aurre egiteko martxan jarri daitezkeen laguntza ildoetara bideratu.

Sorkuntza artistikoaren diru laguntzak handitu sorkuntzan eta/edo ekoizpenean eta salbuespen moduan, 2019an laguntza jaso zutenek ere 2020ko deialdira aurkeztu ahal izatea.

Irrati kateen konpromezua lortu euren programazioan euskal musikaren presentzia handitzeko.

Bukatzeko, liburugintzari dagokionean,  liburuaren balio-kateko enpresek eta autonomoek Gizarte Segurantzan egin beharreko kotizazioa etetea osasun-egoeraren ondoriozko neurri murriztaileek irauten duten bitartean; enplegu-erregulazioko espedienteei edo EEEei heltzeko erraztasuna osasun-larrialdiko egoerak eragindako neurri murriztaileek dirauten bitartean; 2,5 milioi eurorainoko kreditu-lerroa irekitzea liburuaren sektorerako, Eusko Jaurlaritzaren abalekin, interesik gabe, liburu-dendetarako, banaketarako eta argitaletxeetarako, krisi ekonomiko sakoneko testuinguru batean etorkizunari aurre egin ahal izateko; laguntza publikoak justifikatzeko luzamendua, diruz lagundutako ekintzak garatzeko aldia luzatzea, eta 2020an edo lehenago emandako diru-laguntzak ez baliogabetzea, emandako laguntza justifikatzeko epea amaitu ez bada, laguntzaren xede den jardueraren helburua ez lortzeagatik.

Zabaldu: