(argazkia: BFA)

‘Gurean zeurea’ Bizkaiko kultura-ondarera hurbiltzeko 2024ko egitaraua aurkeztu dute

2024ko programazioan 150 kultur jarduera baino gehiago, aldi baterako hamar erakusketa berri baino gehiago, zazpi programa berezi eta zazpi argitalpen berri izango dira.

Bizkaiko kultura-ondarera hurbiltzeko aurtengo programazioa Gurean zeurea lelopean antolatu dute aurten.

Egitarauak aldi baterako hamasei erakusketa berri jasotzen ditu aurten, gure kulturaren eta ondarearen inguruan antolatu direnak. Arkeologia Museoak Neandertales. La Historia de la otra humanidad en los Pirineos Occidental paratuko du, bere Piezaz Pieza programaz gain; La pieza Invitada: La Esfinge del Teatro de Merida. PVRO TEATRO aurkeztuko du Oiassoko Erromatar Museoaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren lankidetzarekin. Arrantzaleen Museoak Bermeo. Portu Zaharra 1880-2024 aurkeztuko du; Euskal Herria Museoak aldi baterako hiru erakusketa izango ditu: Todo mejora con la alimentación ecológica-Eko Lurra; Arturo Acebal Idigoras. Entre Euskadi y Argentina; eta Sonia Ruedaren Hitz politak. La Encartada Fabrika-Museoak bi aldi baterako erakusketa ditu programatuta: Paisajes desvanecidos en el aire; eta  De la Cámara a la aguja, Euskal Museoak ekoizten duena. Bakion Museo del Txakoli-Txakolinguneak urtean zehar lau erakusketa antolatuko ditu: Txakomic; Mairin Mitchell: Euskaldunen Kronista Irlandarra; Bakioko Margozaleak eta Txakolina. El Pobaleko burdinolak Burdinaz forjatutako haize-orratzak erakutsiko du Euskal Museoak utzitako haize-orratz bilduma batetik abiatuta. El Pobaletik gertu, Muñatones gaztelua dago; bertan erakusketa-unitate berri bat egongo da, ustez Abraham Cresques Mallorcako XIV. mendeko geografo eta kartografoak egin zuen mapamundi bat. Bilbon, Ondare Aretoak bi erakusketa paratuko ditu: Clemente & Jesus Arraiz; eta D, Abraira. Gainera, Rekalde Aretoan Juan Carlos Eguillorren atzera begirakoa bisitatu ahal izango da.

Adin guztietako ikusleei zuzendutako programa hau osatzeko tailerrak, solasaldiak, bisita gidatuak, hitzaldiak, ibilbideak edo antzezpenak antolatu dira. Urtean zehar 150 jarduera baino gehiago izango dira museo, areto eta foru guneetan. Jarduera guztiek ezaugarri komun bat dute: Bizkaiko kultura-ondarearen hainbat alderdi modu atsegin eta erakargarrian ezagutaraztea.

Aurten zenbait data berezi daude, eta horietan aparteko jarduerak egingo dira: Txakolin Museoa-Txakolingunearen hamargarren urteurrena; El Pobaleko Burdinolaren 20. urteurrena eta Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena.

Gainera, zazpi argitalpen berri aurkeztuko dira museoen eskutik: Cuaderno n.º 13: Neandertales, La historia de la otra humanidad en los Pirineos occidentales; Gure Ondarea ezagutzen: Arrantza atzo eta gaur; Bermeo. Portu Zaharra 1880-2024; Arturo Acebal Idigoras. Entre Euskadi y Argentina katalogoa; El Txakoli; Señales del tiempo. Veletas forjadas en hierro; eta Cuaderno de campo de Luis Barreiro (1909-1917).

Urteko katalogoak, era berean, 2024an garatuko diren programa bereziak jasotzen ditu, horien artean dugu Ibilbide historikoak oinez edo tren turistikoz, Bizkaiko ondare ezohiko eta ezezagunena ezagutzeko aukera desberdin bat eskaintzen du. Jarduera honek gazteluak, herrixka gotortuak eta erromatar garaiko hondakinak jasotzen ditu, Leako eta Barbadungo arroetan edo Urdaibaiko Erreserban.

Zabaldu: