(argazkia: Bizkaiko Aldundia)

‘Hadrianoren Horma’ erakusketa zabaldu dute Bilboko Arkeologi Museoan

Erromatar Inperioaren antzinako harresiaren argazkiak eta objektuak egongo dira ikusgai maiatzaren 19ra arte.

Bilboko Arkeologi Museoak Hadrianoren Horma erakusketa zabaldu du maiatzaren 19ra arte. Erakusketak 2017an Vindolandan (Ingalaterra) egindako hormaren, indusketen eta aurkikuntza arkeologikoen argazki sorta bat eta zenbait objekturen erreplikak biltzen ditu, adibidez idazketa-oholtxo delikatuak edo 1725ean aurkitutako brontzezko ontzi bat, Hadrianoren Hormako gotorleku batzuk izendatzen dituena. Gainera erakusketa honi Forua eta Aloriako (Urduña) euskal aztarnategietako jatorrizko material batzuk gehitu zaizkio.

Erakusketa Irungo Oiasso Museoaren eta Ingalaterrako Vindolanda Charitable Trusteren arteko lankidetzaren emaitza da eta Maria Millan da komisarioa. Hala, Bilboko Museoak bi euskal aztarnategietako jatorrizko materialak gehituz osatu du erakusketa.

Hadrianoren Horma Frantziako hegoaldetik edo Ebroko haranetik Forura iritsi ziren kaikuek eta ontziek osatzen dute, edo enperadoreek jaulkitako txanponek. Txanpon horien artean Hadrianoren sestertzio bat nabarmentzen da.

Gainera, erakusketan kanpainako boten, egurrezko tresnen, armen edo idazteko oholtxoen argazkiak ikusi ahal izango dira. Aurkikuntza horiei esker hobeto ezagutu ahal izan da Inperioaren periferiako eremu horietako bizimodua eta, beraz, horiei esker badakigu harresia eraiki aurretik, han zalditeria barduliar talde bat zegoela, garai berriaren hasieran, gerora Bizkaia eta Gipuzkoa izena hartu zuen eremua hartzen zuten biztanleei erromatarrek Kantauri Ekialdeko herriari ematen zioten izena.

Hadrianoren horma, 122. urtea

Tyne ibaiaren bokaletik Solwayko fiordoraino Britainia Handia zeharkatzen zuen 118 kilometroko obra erraldoia izan zen horma, uhartea bi zatitan banatuz. 122. urtearen inguruan eraiki zuten  Hadriano enperadorearen aginduz, eta Inperioaren iparraldeko muga seinalatzen zuen.

Bere trazaduran zehar dorreak zituen ateen eta gotorlekuen alboetan. Horien artean Vindolandakoa nabarmentzen da; bertan egindako indusketei esker ondo kontserbatutako objektuak berreskuratu ahal izan dira, ingurune anaerobikoan daudelako.

Zabaldu: