Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi programa abian da Bilbon

Ekimen honetan 10 eta 18 urte bitarteko gazteek beren sormena eta talentua euskaraz erakusteko eta garatzeko aukera izango dute.

Harrapazank programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean garatzen du, eta Bilboko gazteen artean euskara sustatzea du helburu, “aisialdirako aukerak eskainiz, erakargarriak eta haien gustuen araberakoak”, azaldu dute.

Gainera, programa honetan, zeharkako gaiak ere landuko dira, balioekin zerikusia dutenak, hala nola berdintasuna, inklusioa eta dibertsitatea edo osasuna.

Aurtengo edizioan ere egitarau oparoa prestatu dute hainbat ataletan banatuta: Harrapazank Arratsaldetan, Eszena, Klikazank, eta onlin bidezko tailerrekin.

Harrapazank arratsaldeetan 16 tailer erakargarri izango dira, eta ostiral arratsaldeetan egingo dira, martxotik ekainera bitartean.

  • Akrobazia aereoak: martxoaren 11n, 18:00etatik 19:30era, Dantzaka Zirko Espazioa deritzon lekuan.
  • Songwriter: martxoaren 11n, 17:30etik 19:00etara, TAOM estudioan.
  • BeatBox: martxoaren 18an, 17:30etik 19:00etara, Abando udaltegian.
  • Antzerki musikala: martxoaren 25ean, 17:30etik 19:00etara, Basurtu udaltegian.
  • Songwriter: apirilaren 1ean, 17:30etik 19:00etara, TAOM estudioan.
  • BeatBox: apirilaren 1ean, 17:30etik 19:00etara, Euskararen Etxean.
  • Akrobazia aereoak: apirilaren 8an, 18:00etatik 19:30era, Dantzaka Zirko Espazioa deritzon lekuan.
  • Songwriter: apirilaren 22an, 17:30etik 19:00etara, TAOM estudioan.
  • BeatBox: apirilaren 29an, 17:30etik 19:00etara, Abando udaltegian.
  • Antzerki musikala: maiatzaren 6an, 17:30etik 19:00etara, Santutxu udaltegian.
  • BearBox: maiatzaren 13an, 17:30etik 19:00etara, Begoña udaltegian.
  • Malabare eta ekilibrioak: maiatzaren 20an, 18:00etatik 19:30era, Dantzaka Zirko Espazioan.
  • Antzerki musikala: maiatzaren 27an, 17:30etik 19:00etara, Deustu udaltegian.
  • Tye Die: ekainaren 3an, 17:30etik 19:00etara, Basurto udaltegian.
  • Argifest: ekainaren 10ean, 17:00etatik 20:30era, Tiboli ikastetxeko jolaslekuan.
  • Graffitia: ekainaren 17an, 17:00etatik 20:30era, Euskalduna zubian.

Bestalde, Bilboko gazte artista eta sortzaileek aukera izango dute Eszena izeneko talentuen lehiaketan parte hartzeko.

Lehenengo fasean, zuzeneko castingak egingo dira, eta behin lehenengo urratsa igarota, masterclass bat eta tutoretzak izango dira talentua garatzeko eta ikuskizuna aurkezteko lehiaketan, coach-eko adituak diren pertsonen laguntzarekin.

Epaimahaiak finalistak hautatuko ditu, eta hamar izango dira kategoria bakoitzean: juniorrak, 10 eta 13 urte bitartekoak, eta seniorrak, 14 eta 18 urte bitartekoak. Banaka edo taldeka parte hartu ahal izango da.

Hainbat sari daude lehiaketan irabazteko: 500 euro, 300 euro eta bonu bat 200 eurokoa, kategoria bakoitzean; berrikuntza moduan, beste sari bat gehituko da kategoria bakoitzean: ikuslearen saria.

Lehiaketaren finalak maiatzaren 20an eta 21ean izango dira, Bilborock aretoan.

Klikazank da urteko beste proposamenetako bat. Rocket league txapelketa bat da, bideo-jokoetan oinarritua. Jokalari bat beste baten kontra formatuan jokatuko dira partida guztiak, eta sailkapenaren hasierako fasea partida bakarrekoa izango da, eta 5 minutu iraungo du.

Lehiaketa apirila eta maiatza bitartean jokatuko da, eta azken partida zuzeneko finala izango da, Bilborocken, hirutik (3) onena hautatzeko.

Aurrez aurreko jardueretan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena aldez aurretik ematea, www.harrapazank.eus webgunean, otsailaren 28ra arte.

Amaitzeko, online bidezko tailerrak antolatu dira edozein lekutan eta unetan gozatu ahal izateko: graffitti, frame to frame, argazki collage, parkour, patinajea, eta tutoretzak mini pizzak egiten ikasteko.

Saioak otsailaren 1etik aurrera ikusi ahal izango dira webgunean.

Zabaldu: