(argazkia: Hika Teatroa)

Hika Teatroak ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna estreinatuko du Alemanian

Alemania eta Euskal herriko diziplina anitzeko hamabi artista oholtzan ikusteko aukera eskaintzen du obrak. Tartean dira Itziar Ituño, Allos Quartet, Amaia Elizaran, Eneko Gil eta Gorka Duran.

Hika Teatroak Bidaia-Die Reise izeneko ikuskizuna estreinatuko du gaur, arratsaldeko 20:0etan, Lauchheim hiriko Sclhoss Kapfenburg jaialdian.

Marcus Englert musikari eta konpositore alemaniarrak 2021eko urtarrilean Itziar Ituño euskal aktorea gonbidatu zuen El viaje / Die Reise kantua abestera. Horren ostean, Englert-ek abentura handiago batean murgiltzeko bulkada sentitu zuen eta Euskal Herria eta Alemaniaren arteko Bidaia eszenikoa irudikatu zuen.

Hala, Alemaniako musikariez gain, Itziar Ituño bera gonbidatu zuen lehenik proiektuan parte hartzera. Handik eta gutxira, Xabier Zeberio biolin jotzailea eta haren taldea, Allos Quartet, taldera gehitu ziren. Jarraian Amaia Elizaran, Eneko Gil eta Gorka Duran dantza interpreteak mugimendu partitura moldakor batekin sartu ziren lantaldean. Eta euskal folklorearen erritmoak Basauriko Dangiliske taldeak eskaini zituen, Janire Egaña eta Itziar Ituñoren bitartez.

Azkenik, lantaldea Hika Teatroarekin jarri zen harremanetan, Agurtzane Intxaurraga konpainiaren zuzendariarekin, hain zuzen, eta hark ikuskizunaren ekoizpena, zuzendaritza eta dramaturgia eszenikoaren sormen lana bere gain hartzeko erabakia hartu zuen. Hika Teatroak sinergiak sortzeko eta sormenenarekin bidaiatzeko aukera modura hartu zuen proiektua.

Zabaldu: