(Argazkia: Susa)

‘Hitzen Ahairea’ ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak, Miarritzen

Mitzalasai egirtasmoaren baitan izango da ikastaroa, irailaren 28an.

Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu?” Galdera guzti horiei erantzuteko asmoz sortu zuten Hitzen Ahairea ikastaroa Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak.

Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da Hitzen Ahairea. Bizkaiko bi sortzaileak Miarritzen arituko dira Nora Alberbidek eta Eneko Gorrik gonbidatuta, Mintzalasai eguneko egitarauaren baitan, irailaren 28an.

 

Zabaldu: