Hutsik geratu da 2019ko Mikel Zarate saria

Haur literatur lan berriak sortzeko eta idazleen lana bultzatzeko helburu duen Mikel Zarate saria eman gabe geratu da aurten. Horrela erabaki du Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osaturiko epaimahaiak, aurkeztutako lanek kalitate nahikorik ez dutelakoan.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten saria 2010ean, Mikel Zarate kultur sustatzaile lezamarraren omenez. Hamar urteko ibilbidean, Irati Bediaga (Beldarren hegaldia, 2013), Gaizka Arostegi (Urrezko orrazia, 2012), Julen Gabiria (Nire aita ikusezina da, 2011), Asier Mendoza (Beste gu, 2010), Patxi Zubizarreta (Mundua baloi batean), Arrate EgaƱa (Patioan), Xabier Olaso (Erraldoiak) eta Lur Gallastegi (Saharako itsasoa) izan dira sarituak. 2017an ere eman gabe geratu zen saria.

Zabaldu: