Ibilbidea etetea erabaki du Nomadak taldeak

Geratzeko momentua dela dio Bergarako Nomadak taldeak eta horrelaxe iragarri du sare sozialen bidez, “arrazoia ez dakigu zein den, agian ez dago arrazoi bakar bat. Bagenituen asmoak, kantak, ilusioak… baina bidean aurkitu ditugun trabek gainditu gaituzte.”

Taldeak ez daki hilabete barru edo urtebete barru.. itzuliko den. “Denborak bakarrik dauka horren erantzuna”, diote.

Nomadak taldea sortu zutenean, garbi zuten euren kantak sortu nahi zituztela eta lan horretan ia urtebete jardun zutela azaldu dute sare sozialetan, ia astero lokalean geratuz. “Kantak ilusioz grabatu genituen estudioan eta gure bideari ekin genion. Kamioi bat alokatu genuen gure proiektua herriari erakusteko eta orduz gerotik , bi bideoklipen grabaketa, 2018ko Durangoko  Azokarako disko fisikoa, kontzertuak, momentu ederrak eta jende zoragarriarekin egin dugu topo… Zalantza gabe, momentu oso onak pasa ditugu elkarrekin, baina bidea ez da erraza izan”.

Zabaldu: