(argazkia: Vital Fundazioa)

ICOFF, Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 1. edizioak 53 lan aurkeztuko ditu, Gasteizen

Apirilaren 4tik 9ra bitartean egingo da jaialdia, Vital Fundazioa Kulturunean.

Kepa Sojo eta Sonia Pacios zinemagileek Icoff Film Laburren Nazioarteko jaialdia sortu dute Vital Fundazioaren laguntzarekin. Lehen edizioa Gasteizen egingo da, apirilaren 4tik 9ra, Fundazioa Kulturunean.

Jaialdiko bi lehiaketa-sailetan parte hartzeko jasotako 874 film laburretatik 53 aukeratu ditu hautaketa batzordeak. Hala, Ofizialak 30 lan izango ditu eta Eusko Arabak 14.

Lehenengoan fikziozko filmek, dokumentalek eta animaziozko filmek hartuko dute parte, film luzeetan esperientzia duten zuzendariek eginak, hala nola David Perez SaƱudo, Mikel Rueda, Julia de Paz, Alauda Ruiz de Azua, Manu Gomez, Natxo Leuza edo Amaia Remirez eta Raul de la Fuente.

Ofizialean hautatutako film laburren aktoreen artean, zinemako aurpegi zagunak daude, hala nola Luis Tosar, Belen Rueda, Karra Elejalde, Daniel Guzman, Iraia Elias, Itziar Aizpuru, Gurutze Beitia, Lander Otaola edota Andoni Agirregomezkorta, besteak beste.

Eusko Araba sailean, ikus-entzunezko euskal lanak proiektatuko dira, eta Nazioartekoan, berriz, munduko zinemaldi onenetan hautatutako eta saritutako 9 film labur: Cannes, Sundance, Hollywoodeko Oscar sariak, Ljubljana, baita Euskal Herriko hainbat lehiaketa entzutetsutan ere, hala nola Zinebi edota Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaldia.

Zuzendari gehienak eta zenbait interprete eta ekoizle Gasteizera etorriko dira beren filmak aurkeztera eta film laburren emanaldien osteko solasaldietan parte hartzera.

Epaimahaia zinema zuzendari katalan bik osatuko dute, hau da, Judith Colell Kataluniako Zinema Akademiako egungo presidenteak, eta Belen Macias lau film luzeren egileak, baita Esteban Crespo zuzendari madrildarrak ere.

Programazio laburtua:

Astelehena, hilak 4. 19:30ean: OFIZIALA 1

Asteartea, hilak 5. 19:30ean: OFIZIALA 2

Asteazkena, hilak 6. 17:00etan: NAZIOARTEKOA 1, 19:30ean: OFIZIALA 3

Osteguna, hilak 7. 17:00etan: EUSKO-ARABA 1, 19:30ean: OFIZIALA 4

Ostirala, hilak 8. 17:00etan: EUSKO-ARABA 2, 19:30ean: OFIZIALA 5

Larunbata, hilak 9. 19:30ean: AMAIERA eta NAZIOARTEKOA 2

Abonuak eta sarrerak

Jaialdiaren jardunaldi guztietarako abonu bat erosi nahi dutenek, 10 euroko prezioan, edo sarrerak, 2 euroko prezioan, www.fundacionvital.eus webgunearen bidez egin dezakete edo Kordoi Etxean, astelehenetik ostegunera, 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era, eta ostiraletan, 8:30etik 14:00etara. Halaber, egun bakoitzeko emanaldietarako sarrerak leihatilan ere izango dira salgai, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik aurrera, sarrerarik balego.

Zabaldu: