Ikusmira Berriak proiektuko egileak aukeratu dituzte

Sameh Alaa, Maria Alche, Maddi Barber, Naomi Pacifique, David Perez Sañudo eta Hikaru Uwagawa zinemagileek euren proiektu zinematografiko berriak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programaren barruan.

Sameh Alaa, Maria Alche, Maddi Barber, Naomi Pacifique, David Perez Sañudo eta Hikaru Uwagawa egileen proiektu zinematografikoak aukeratu dituzte 2023ko Ikusmira Berriak programaren bederatzigarren edizioan inskribatutako 348 proiektuen artetik. Donostiako Zinemaldiak, Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen duten ikus-entzunezko proiektuen egoitza- eta garapen-programak nazioartean sendotzea lortu du, eta, 2015ean sortu zenetik, guztira ikus-entzunezko 38 proiektu babestu ditu. Proiektu horien erdiak burutu dira, eta, kasu askotan, mundu guztiko zinema eta jaialdietan estreinatu.

2023ko egoitzetarako inskribatutako 348 proiektuetatik hamaika EQZE kategoriakoak dira, hamaika Nest sailaren kategoriakoak, hamalau EAEko kategoriakoak, 118 Estatu espainiarreko zinemagileen kategoriakoak eta 194 nazioarteko kategoriakoak.

Hauek dira Ikusmira Berriak programaren bederatzigarren edizioan hautatutako sei tituluak: EQZE: Ulysses, Hikaru Uwagawa; Nest: after the night, the night, Naomi Pacifique; Hego Euskal Herria: La última noche de un Erasmus en Roma / An Erasmus Student’s Last Night in Rome (Erasmus baten azken gaua Erroman), David Perez Sañudo eta Claros de bosque / Forest Clearing (Basoko argiak), Maddi Barber; Nazioartekoa: I Can Hear Your Voice… Still, Sameh Alaa eta Te amo y hoy todo es hermoso / I Love You and Everything is Beautiful, Maria Alche.

Zabaldu: