Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 12. edizioa abian jarri du elkar Fundazioak

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak. Aurkezteko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik.

Beste urte batez, Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren edizio berri bat abiatu du Elkar Fundazioak eta azaldu duenez, aurtengo honetan, Paddy Rekalderen Kaioa ipuina, Mai Egurzaren ilustrazioa eta “ipuin klasikoa” gaia hartu dira lehiaketaren oinarri gisa.

Parte hartzaileek ondorengoa egin beharko dute daukaten adina kontuan hartuta: txikienek, Haur Hezkuntza 4tik Lehen Hezkuntza 4ra, Rekalderen ipuina ilustratu beharko dute; koxkorragoek, Lehen Hezkuntza 5etik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2ra, berriz, Egurzak sortutako ilustrazioan oinarrituta ipuina idatzi beharko dute; azkenik, gazteek, DBH3 eta 4ko ikasleek, komiki ala binetaren atalean, ipuin klasiko bat izango dute ardatz euren lanak sortzeko.

Urtero legez, parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sariez gain, ikastetxeei zuzendutako opari bereziak izango direla iragarri dute: alde batetik, Laboral Kutxak Basque Culinary Center-a ezagutzera eramango ditu bi ikasgela; eta Irrien Lagunen Klubak ikuskizun batekin sarituko du ikastetxe parte-hartzaileetako bat.

Ipuinak, ilustrazioak eta komiki ala binetak aurkezteko epea apirilaren 17a arte izango da.

Informazio edo material gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren atarian, elkar.eus-en, lehiaketa@elkar.eus helbidera idatzita edo 943 310301 telefonora deituta.

Zabaldu: