Iñaki Viñaspre, 2019ko Arabako txapelduna

Informazioa: Bertsozale.eus

Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oier Suarez aurkezle eta Marta Ugarte gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Viñaspre nagusitu zen eta beraz, 2019ko Arabako txapelduna da.

Finaleko epaimahaia bost epailek osatu zuten:  Ainhoa Aizpurua, Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Manex Garaio aritu zen. Horrela puntuatu zituzten sei bertsolariak:

 

Iñaki Viñaspre Simon, 612 puntu

Manex Agirre Arriolabengoa, 596,5 puntu

Xabi Igoa Eriz, 409,5 puntu

Oihane Perea Perez de Mendiola, 399 puntu

Peru Abarrategi Sarrionandia 384,5 puntu

Aroa Arrizubieta Barredo, 363 puntu

Lierni Altunak jantzi zion txapela Viñaspreri. Arabako bertsolaritzan ibilbide luzea egina du Altunak, 1997an hasi zen bertso eskolan eta horren ostean antolatzaile moduan lan handia egiten ibili da. Horretaz gain, gai jartzaile taldearen sustatzaile eta parte da.

Zabaldu: