Hamargarren edizio honetan, Odei Barroso, Frikun eta Anje Duhalde talde eta bakarlarien kontzertuak izango dira Muxikebarrin eta Azebarrin, baina egitaraua haratago doa eta emanaldiek eta mintzaldiek ere programazio aberatsa osatuko dute.
Euskal kultur Erakundeak Getxoko hainbat eragilerekin elkarlanean, Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatu du Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat artistaren partehartzearekin.
Duela bi hamarkada jarri zuten martxan egitasmoa eta Iparraldeko ekoizpen artistikoen eta artisten zirkulazioa erraztea eta sustatzea, Bizkaiko hiri horren biztanleei Ipar Euskal Herriko baliabide kulturalak ezagutaraztea eta Iparraldearen eta hegoaldearen arteko trukaketa artistikoak biderkatzea ditu helburu.
Hamargarren edizio honetan, Odei Barroso, Frikun eta Anje Duhalde talde eta bakarlarien kontzertuak izango dira Muxikebarrin eta Azebarrin, baina egitaraua haratago doa eta emanaldiek eta mintzaldiek ere programazio aberatsa osatuko dute: Patxi eta Konpainiarekin eskutik, esaterako, dantza ikuskizuna izango da jaialdian, Dom Campistronen eskutik Bekatorosak liburu ilustratuari buruzko hitzaldia eta Kiribil taldearen eskutik haur antzerkia. Amaitzeko, Pantxika Maitiak (Kanaldude telebista) eta Pepe Aizpuruk (Euskal irratiak) Ipar eta hego Komunikabideak eta komunikazio hariak solasaldian hartuko dute parte.
Antolatzaileen esanetan, “kultura eskaintza zabal bat Iparraldearen aniztasuna eta gaurkotasuna ezagutzeko”.
Festibalaren egitaraua osorik ikusteko, hemen.