(argazkia: Ainhoa Resano)

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, abendura bitartean

Ibilki zikloaren barruan, hamabost emanaldi eskainiko dira Baionan, Hendaian, Ziburun, Arrosan, Donibane Garazin, Donibane Zaharren, Hiriburun eta Biriatun.

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian egiten den Ibilki antzerki zikloaren bigarren seihilekoa aurkeztu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko aukera paregabea da”, adierazi dute.

Horrela, uztailetik abendura arte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada bat izango dute Baionan, Hendaian, Ziburun, Arrosan, Donibane Garazin, Donibane Zaharren, Hiriburun eta Biriatun eskainiko diren antzezlanen bidez. EKEk nabarmendu duenez, “urtez urte kalitatezko proposamen anitz ateratzen dira, gero eta ikusle gehiago bilduz”.

Hauek dira abendura bitartean taularatuko diren ikuskizunak eta datak:

Uztailak 5, Txoborro Magoa, 20:30ean Baionan.

Uztailak 15, Compagnie Jour de Fêteren Bidea, 20:00etan, Donazaharren.

Abuztuak 25, Alabena konpainiaren Izakiak, 18:00etan, Donibane Garazin.

Abuztuak 26, Jour de fête konpaniaren Besteen kalea, 18 :00etan, Donibane Garazin.

Irailak 24, Rouge Elearen Dena ongi hemen gaude, 18:00etan, Ziburun.

Irailak 27, Ez Dok Hiruren Euskal Musikaren Benetako Istorioa, 20:30ean, Baionan.

Urriak 2, Hecho en casaren Ispiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen, 18:00etan, Arrosan.

Urriak 13, Gora! Un selfie au milieu des sioux, 20:30ean, Baionan.

Azaroak 8, Nanoua konpainiaren Kutxetan Ibilki, 18:00etan, Baionan.

Azaroak 11, Ez Dok Hiruren Euskal Musikaren Benetako Istorioa, 20:00etan, Biriatun.

Azaroak 13, Rouge Egearen Zuek, 18:00etan, Arrosan.

Azaroak 18, Axuten Hondamendia, 20:30ean, Hendaian.

Azaroak 19, Ez Dok Hiruren Euskal Musikaren Benetako Istorioa, 20:30ean, Hiriburun.

Azaroak 19, Itzuli konpainiaren Oihana, 20:30ean, Ziburun.

Abenduak 9, Jour de fête konpaniaren Besteen kalea, 10:00etan eta 14:00etan, Hiriburun.

Zabaldu: