Ibilki zikloaren barruan, hamabi emanaldi eskainiko dira Azkainen, Baionan, Bidarten, Ziburun, Hendaian, Maulen eta Donibane Lohizunen.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa aurkeztu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko aukera paregabea da”, adierazi dute.
Horrela, otsailetik ekainera arte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada bat izango dute Baionan, Hendaian, Ziburun, Azkainen, Donibane Lohizunen eta Biriatun eskainiko diren antzezlanen bidez. EKEk nabarmendu duenez, “urtez urte kalitatezko proposamen anitz ateratzen dira, gero eta ikusle gehiago bilduz”.
Hauek dira ekainera bitartean taularatuko diren ikuskizunak eta datak:
- 2022ko otsailaren 15an, 20:30ean, Luna Negra (Baiona): Iki Mihi Klik – Eleka konpainia
- 2022ko otsailaren 22an, 20:30ean, Luna Negra (Baiona): Besteen kalea – Compagnie Jour de Fête
- 2022ko otsailaren 23an, 15:00etan, Parrokiako gela (Ziburu): Lur – Xake Produkzioak
- 2022ko martxoaren 2an, 20:30ean, Mendi Zolan (Hendaia): Oihana – Itzuli konpainia
- 2022ko martxoaren 6an, 17:00etan (Donibane Lohizune): Iki Mihi Klik – Eleka konpainia
- 2022ko apirilaren 2an, 20:30ean (Azkaine): Atzerrian Lurra Garratz – Huts Teatroa
- 2022ko apirilaren 3an, 20:30ean (Azkaine): Amua – Axut !
- 2022ko maiatzaren 13a, 20:30ean (Ziburu): Atzerrian Lurra Garratz – Huts Teatroa
- 2022ko maiatzaren 21an (Mai du Théâtre), Gaztelu Zahar (Hendaia): Dena ongi hemen gaude – Rouge Elea
- 2022ko maiatzaren 22an (Mai du Théâtre), Gaztelu Zahar (Hendaia): Besteen kalea – Jour de fête konpainia
- 2022ko ekainaren 28an (Biriatu): Iki Mihi Klik – Eleka konpainia