Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute Ibilkiren bidez

Seigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Ipar Euskal Herrian.

2020ko urtarrila eta abuztuaren artean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada bat izango dute Baionan, Bidarten, Donibane Garazin, Donibane Lohizunen, Hendaian, Hiriburun edo Miarritzen eskainiko diren zortzi antzezlan eta beste hamabost emanaldiren bidez.

EKE-k euskarazko antzerkiaren hedapenean inplikatuak diren eragile horiek bildu ditu berriro ere antzerki sorkuntzez iritziak trukatzeko, beren ahalak eta gaitasunak batzeko, komunikazio plan amankomun bat lantzeko eta sartze prezio berdintsuak ikusleei proposatzeko.

Egitaraua

  • 2020ko urtarrilaren 14a, 20:15, La Luna Negra kabaretea (Baiona): Muxua, Tanttaka Teatroa
  • 2020ko otsailaren 11a, 20:15, La Luna Negra kabaretea (Baiona): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea
  • 2020ko otsailaren 16a, 17:00, Harriet Baita karpa (Donibane Lohizune): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea
  • 2020ko martxoaren 18a, 18:00, Colisée gela (Miarritze): Kaskarot, Atx Teatroa
  • 2020ko martxoaren 20a, 19:30, Gaztetxea eta skate parkearen artean (Miarritze): GORA ! Un selfie au milieu des Sioux, Collectif Balle Perdue
  • 2020ko martxoaren 26a, 20:30, Mendi Zolan gela (Hendaia): Kaskarot, Atx Teatroa
  • 2020ko apirilaren 12a, 17:30, La Perle gela (Hiriburu): Herriko bozak, Iduzkilore antzerki taldea
  • 2020ko maiatzaren 16a, 21:30, Gaztelu Zahar pilota plaza (Hendaia): GORA ! Un selfie au milieu des Sioux, Collectif Balle Perdue
  • 2020ko maiatzaren 16a, arratsaldez, Gaztelu Zahar pilota plaza (Hendaia): Lur, Xake Produkzioak
  • 2020ko maiatzaren 29a, 14:30 & 19:00, MVC Polo Beyris (Baiona): Behin bazen internet, 13R3P / Itzuli Konpania
  • 2020ko maiatzaren 29a, ordutegia eta tokia zehaztekoak (Bidarte): Zuhaitzarekin solasean, Rouge Elea
  • 2020ko ekainaren 17a, 15:30, Beheria Antzokia (Bidarte): Lur, Xake Produkzioak
  • 2020ko agorrilaren 20a, 18:00, tokia zehaztekoa (Donibane Garazi): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea

Egitarau osoa hemen.

 

 

 

Zabaldu: