(argazkia: Karrikiri Elkartea)

Ipuingarria liburuaren festa antolatu dute Iruñean azaroaren 9tik 12ra

Kondestable jauregian, Herriko plazan eta Laba gunean izango dira jarduerak: besteak beste, ilustrazio tailerrak, jolasak, ipuin kontalariak, liburuen aurkezpenak, eta sorpresa ugari izango dira, aurreratu dute.

Udazkenarekin batera, Karrikiri Kultura Elkarteak Ipuingarria liburuaren festaren hirugarren edizioa antolatu du azaroaren 9tik 12ra bitartean, Iruñeko Alde Zaharrean. “Aurtengoak ezinbertzean berezia behar du, hirugarren aldiz ospatuko baita ipuinaren jaia; Eta ipuin zaleok ongi dakigun bezala, hiru zenbakia magikoa da. Hiru anaia ziren Makilakixkiren familian, hiru bisita egin zioten deabruek errementariari eta hiru, otsoak jan nahi zituen txerriak. Ez al zaizue tenore ezin hobea iruditzen gure bizitzetan ipuinei ematen diegun espazioa, hiru bider handitzeko?”, adierazi dute elkarteko kideek.

Beste behin, ahozkotasuna, ilustrazioa, poesia, musika eta ipuinaren bitartez, ateak irekiko dizkiote gure irudimen kolektiboari. Izan ere, ipuinak entzutetik eta irakurtzetik haratago doa Ipuingarria. “Gure komunitatea elkartzeko espazio bat sortu nahi izan dugu, gure txikiei haien herriko artistak ezagutzeko hitzordua jarri eta ez hain txikiei ere gozamenerako uharte bat eskaini”, azaldu dute.

Kondestable jauregian, Herriko plazan eta Laba gunean izango dira jarduerak: besteak beste, ilustrazio tailerrak, jolasak, ipuin kontalariak, liburuen aurkezpenak, eta sorpresa ugari izango dira, aurreratu dute.

Egitaraua, hemen.

Zabaldu: