Irailaren 20an hasiko da Taldekako Xilaba, Itsasun

34 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan.

Iazko txapelketaren arrakasta ikusirik eta bertsolarien beharrei erantzuteko asmoz, Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba antolatuko du aurten ere.

34 bertsolari aritu eta hasi berri bilduko dira irailaren 20an Itsasun hasiko den txapelketa honetan eta azaroaren 16an bazkari handi batekin amaituko da Izturitzen. Lehen fasean bederatzi saio izango dira, ondoren bi finalerdi, eta azkenik finala. Bertsolaritzan aritzeaz gain bertsolariek etxeko saioen antolatzeko ardura izango dute, beste ligaxketako saioak epaituko dituzte eta baita hauendako gaiak prestatu ere.

Bestalde, final aitzinekoetarako eta finalerako epaile eta gai emaile taldeak osatuko dira.

Zabaldu: