‘Irautera’ poema liburua aurkeztu du Castillo Suarezek

 

Urte batzuetako isilaldiaren ondoren, indartsu itzuli da Castillo Suarez (Altsasu, 1976) idazlea poesiagintzara eta 60 poemez osatutako bilduma aurkeztu du Irautera (Elkar) izenburupean.  Lan berri honetan, naturako elementuz beteriko iruditeria original batez kontatu ditu amodioaren eta desamodioaren saminak.

Suarezek azaldu duenez, zuhaitzek eta landareek egiten dute poemen arteko lotura liburuan, “nere jaioterrian kokatuta dago eta nire inguruko paisaiaren berri ematen du”, nabarmendu du egileak.

 

Zabaldu: