Iruña Hiria XV. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik

Apirilaren 30era arte egongo da lanak bidaltzeko aukera.

Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak XV. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hamabosgarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Apirilaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik, bai gaztelaniaz eta baita euskaraz ere. Kategoria bakoitzeko 3.000 euro banatuko dira, eta horrekin batera, gaztelaniazko eta euskarazko olerki-bilduma irabazleak argitaratuko dira.

Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, haien nazionalitatea edozein dela ere, baldin eta aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatziak badira. Aurkezten diren lanek argitaratu gabeak izan beharko dute. Aurreko urteetan irabazle izandakoek ezin izango dute lehiaketan berriz parte hartu. Gaia eta forma libreak izango dira, eta 400 eta 800 bertso arteko luzera izan beharko dute lanek.

Parte hartu nahi dutenek posta ziurtatuaren bitartez bidali beharko dituzte lanak Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña, Nafarroa) eta gutun-azalean honako hau adierazi beharko dute, hartzaile gisara: IRUÑA HIRIA Nazioarteko Poesia Sarirako. Halaber, lanak posta elektroniko bidez ere igorri ahal izango dira diraateneo@ateneonavarro.es helbidera. Kasu honetan mezuari bi eranskin hauek atxikiko zaizkio: bata, egilearen datuekin eta bestea, lanarekin.

Epaimahaiaren erabakia ekainean emango da ezagutzera. Saria eman gabe gera daiteke. Aurkeztutako lana ezin izango da erretiratu lehiaketa egiten ari den bitartean. Saririk jaso ez duten lanak ez dira itzuliko, eta suntsitu egingo dira epaia jendaurrean agertu eta bost eguneko epea igarotakoan.

Aurreko edizioan, 475 olerki-bilduma jaso ziren, haren aurreko urtean baino ia % 30 gehiago. Veronica Arandak Cobalto oscuro obrarekin eta Oihane Zuberoak Bidaia (h)ariketak lanarekin irabazi zuten XIV Iruña Hiria Poesia Saria. Aurkeztatuko lanetatik 457 gaztelaniaz idatzita zeuden eta 18 euskaraz.

Oinarriak, hemen.

Zabaldu: