Izaro Andresek Bilboko Zinebi jaialdian aurkeztuko du bere lehen dokumentala zuzendari gisa: ‘Izaro: Limoiari eztia / reivindicar la ternura’

Proiekzioa BBK aretoan izango da azaroaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Bertoko Begiradak sailaren barruan. Bertan, Mallabiako abeslaria bera izango da. Andres filmeko protagonista ere bada.

Bilboko Zinebi jaialdiak Izaro Andresek eta Ander Merinok zuzendutako Izaro: Limoiari eztia / Reivindicar la ternura izeneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du. Emanaldia BBK aretoan izango da azaroaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, eta bertan, Mallabiako abeslaria bera izango da. Andres filmeko protagonista ere bada.

2022ko maiatzaren 7an Anoetako Belodromoan egindako kontzertura bidean Izarok bizitako erronken eta erronka hauekiko hausnarketen bilduma jasotzen du dokumental honek. Bost urte eskasean, kantautore gaztea Euskal Herriko artistarik garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Muga fisiko eta mentalak gainditu ditu, bere lurraldeko agertoki guztiak lehertzera arte. Amaral, Zahara, Rozalen, Xoel Lopez, Alex Ferreira eta Dayme Arocena bezalako artistekin kolaboratu du, eta Paris, Helsinki, Mexiko Hiria eta Buenos Aires hirietan, besteak beste, izan da taula gainean abesten. Lan honek mallabiarraren bidaia emozional pertsonala jasotzen du, pertsona/artista bizitza aldaketari buruzko hausnarketak, bake-itunak, lankidetza, eta zaintza eta samurtasunaren iraultza.

Dokumentala Zinebiren 64. edizioko Bertoko Begiradak sailean proiektatuko dute. Guztira, 116 film labur, lau lan ertain eta 28 luze eskainiko dira sail honetan.

Zabaldu: