(argazkia: Josu Okiñena)

Josu Okiñenak eta Gillen Mungiak Aita Donostiaren 25 obra argitaragabe berreskuratu dituzte

“Antonio Oteiza artistaren obra bat azal gisa hartuta, euskal kultur ondareari eginiko ekarpen handia dugu”. Piano jotzaileak eta tenoreak kontzertuan aurkeztuko dute Aita Donostia. Gabon kantak disko berria urtarrilaren 21ean Donostian eta 24an Zumarragan.

Josu Okiñena piano jotzaile eta ikertzaileak eta Gillen Mungia tenoreak hiru urte daramatzate jatorrizko eskuizkribuen eta artxiboko argitalpen zaharren artean, Jose Gonzalo Zulaika Arregi Aita Donostia-ren (Donostia, 1886-1956) ondarea ikertzen. Lan horren emaitza dugu aurkeztu berri duten Aita Donostia. Gabon kantak (Ondare Music diskoetxea) izeneko diskoa. Aita Donostia-k Euskal Herrian zein Estatu espainiarrean bildutako ia berrogei Gabon-konposizioz osaturiko lana da honakoa eta jasotako guzti horietatik 25 argitaragabeak dira.

Disko berriaren azala Antonio Oteiza artistak ondo du. Azaldu dutenez, “Jorge Oteiza eskultorearen anaia eta Aita Donostia pertsonalki ezagutu zuen kaputxino bikaina”.

Donostiako piano-jotzaileak eta tenoreak bi kontzertutan aurkeztuko dute Aita Donostia. Gabon kantak: urtarrilaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean. Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, eta 24an Zumarragako Zelai Arizti Aretoan, eguerdiko 13:00etan; biak Batura Zikloaren baitan, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Etxepare institutuak euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa uztartzen dituen proiektuaren barnean.

Zabaldu: