Josune Ilundain: “Abstrakzioaren garrantzia aldarrikatu nahi izan dut”

Azaletik barruraino eta hasieratik bukaeraraino harribitxia den proiektua, halaxe deskribatu du Josune Ilundain (Orkoien, 1990) sortzaileak plazaratu berri duen obra liburua. Hutsune (Greylock argitaletxea) izenpean eman du argitara bere aurreneko lana. Bertan hitzak eta marrazkiak elkar gurutzatzen dira eta abstraktua denarekiko askotan daukagun ezkortasun horri buelta ematea du helburu. Hutsune ontzeko, besteak beste, Jorge Oteizari jarraitu dio Ilundainek.

Zabaldu: