‘Katalina Erauso, Moja Alferezaren erretratua’ artelana São Pauloko Bienalean egongo da ikusgai

Gaur hasi eta abenduaren 10era arte ikusi ahal izango da Hans van der Hamen-en obra ezaguna. Katalina Erauso moja eta soldadu donostiarraren erretratua jasotzen du lanak.

São Pauloko Bienalak 35. edizioari ekingo dio gaur Choreographies of the imposible izenburupean. Ezezagunari buruzko irudimen erradikalerako gonbidapen gisa sortu da erakusketa. Edo baita ezinezkoari buruzkoa ere.

Zabal programari esker sortutako elkarrizketen ondorioz, Katalina Erauso, Moja Alferezaren erretratua izeneko lana izango da munduko nagusienetakoa den bienal honetarako aukeratu den euskal obra.

Artelana iaz ikusi zuten Bienalaren 35. edizioko lau komisarioetako hiruk (Manuel Borja-Villelek, Diane Limak eta Helio Menezesek), Zabal programaren testuinguruan Euskal Herrira egindako bisitan.

Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa izenburua zuen Bilboko Alondegia zentroko erakusketan ikusi zuten hautatutako obra.

  1. eta 1628. urteen artean egin zion Juan van der Hamen-ek Espainiako itsas armadako alferez gisa jantzitako Katalina Erausori gaur egun Kutxa Fundazioaren bildumaren lan erreferentzialenetakoa den erretratua.

Erauso 1592an jaio zen Donostian, emakumetzat hartu, eta Katalina izena jarri zioten.

Sarritan “moja alferez” izenez da ezagunagoa, neurri batean, bere autobiografiari esker, hor, “gizon gisa” jantzita komentutik ihes egin zuen neska gazte baten abenturak kontatu zituen eta, gero soldadu eta merkatari modura Espainiako inperioak Txiletik Mexikora kolonizatutako lurretan ibili zenarenak.

Zabaldu: