(Argazkia: Baratza Aretoa)

Scratxe gaua antolatu dute aurten ere Gasteizen

Prozesuan dauden lan eszeneikoak aurkezten dituen programazio alternatiboa da honakoa, hitzordua azaroaren 16an eta 17an izango da.

2009an, Scratxe gauaren lehen edizioa egin zenetik dozenaka konpainia eta artista pasatu dira bertatik, prozesuan dauden proiektu eszenikoak publikoarekin partekatu nahi izan dituztenak. Datorren azaroaren 16an eta 17an, berriz ere itzuliko Scratxe gaua Gasteizera. Antolatzaileek azaldu dutenez, “prozesuan dauden lan eszeneikoak aurkezten dituen programazio alternatiboa da ekimena; ideiak probatzeko, esperimentatzeko eta ikusleen erreakzioa eta iritzia aztertzeko. Feedback hori oso aberasgarria da beti bi aldeentzat, eta proiektuaren helburu garrantzitsua”.

Jaialdia Arroxbola Sormen Kolektiboak eta Baratza aretoak antolatu dute eta 17. edizio honetan bost ekoizpen hautatu dira. “Hausnarketa interesgarriak eta intimoak, hainbat formatutan gauzatuak”, nabarmendu dute: “performancea, musika, dantza, antzerkia”. Larunbateko menua, irailaren 16koa, La Esther lanarekin hasiko da, Ane Gebara Gasteizko sortzaile eta ipuin kontalariaren lan biografiko eta pertsona bakarrekoarekin. Euskaraz izango da eta gure arbasoekiko harremanari eta gorputzen eraldaketari buruzkoa izango da.

Bach desbariazioak, Jabon D’ior piezan, berriz, Andrea Berboisek eta Peru Galbetek erritmo eta maiztasun propioa du bakoitzak eta ahotsa eta bibolinarekin soinu-esperimentazio bat partekatuko dute.

Mis alegrias Lamajara flamenko dantza konpainia ospetsuko kide Daniel Rosadok sortutako pieza da. Probokazio burutsuko ekintza bat da, itxuraz ikusezina, non porrotaren aukera beti presente dagoen.

Opera buffa Ainhoa Alberdi eta Amaia Irazabal antzezle eta sortzaile gipuzkoarren proposamena da, eta euskara eta italiera nahasten ditu opera buffoaren generoarekin jolasten den bitartean.

Azkenik, Gabi Pedrosaren Ese podría haber sido yo, karaokearen kultura errealitate ekonomikoarekin, ikuskera maskulino postkolonialarekin eta entretenimenduarekin nola lotzen den aztertzen duen opereta da.

Larunbateko Scratxe gau luzearen ondoren, irailaren 17an, igandea, iaz aurkeztutako pieza baten estreinaldia izango da: Maria Stadloberren Wild 2.0 lana. Scratxe gauaren 16. edizioan jasotako egonaldiari esker. Ahotsean duen loveletterra da obra, keyboard bat eta mikrofono bat dituen esplorazio eszenikoa, argiaren eta iluntasunaren artean ibiltzen dena: “Zer gertatzen da ahotsa gorputz propio bihurtzen bada eta gainerakoak isilik geratzen badira?”.

Sarrerak salgai eskuragarri daude jada www.salabaratza.com webgunean. Aldez aurreko sarrera 10 eurokoa da (12 € leihatilan). Larunbateko emanaldiak 20:00etan hasiko dira eta igandekoa 19:00etan.

Zabaldu: