'Trumoiak' filmaren fotograma bat

Kimuak-ek aurtengo film labur sorta aurkeztu du

Azaletik azalera, Berak baleki, Heltzear, Inner outer space, Oihartzunak, Trumoiak, Ur azpian lore eta Zerua blu dira katalogo berria osatuko duten film laburrak.

Kimuak programak bi hamarkada baino gehiago daramatza euskal film laburrak ezagutarazteko sustapen eta banaketa lanetan. Aurten izena eman duten 47 filmetatik zortzi lan aukeratu dituzte. Urtero bezala, film labur sorta hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko da.

Katalogo berriak genero nagusiak jasotzen ditu, hala nola, fikzioa, dokumentala, animazioa eta esperimentala. Hizkuntzei dagokienez, filmetako hiru euskara hutsean daude, bik euskara beste hizkuntzaren batekin uztartzen dute (euskara eta ingelesa batek; euskara, frantsesa eta ingelesa, besteak), bat gaztelaniaz egina dago eta beste bat gaztelaniaz eta txineraz. Azken batek ez dauka elkarrizketarik.

Aurtengo batzordea honako kideek osatu dute: Vanesa Fernandez ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria, Ainhoa Fernandez de Arroyabe Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea, Víctor Lamadrid Cantabria en Corto film labur sustapen-katalogoko arduraduna, Cantabria Film Commissioneko koordinatzailea eta Spain Film Commissioneko presidenteordea, Alfonso Lopez Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria eta Bang Bang Zinemako kidea eta Ana Esperanza Redondo Donostiako Zinemaldiko Dokumentazio eta Film Departamentuko eta Hautespen Batzordeko kidea.

Aurkeztutako proposamenak aztertu onodoren, honako film laburrak aukeratu dituzte:

  • Azaletik azalera, Mel Arranz.
  • Berak baleki, Aitor Gametxo.
  • Heltzear, Mikel Gurrea.
  • Inner outer space, Laida Lertxundi.
  • Oihartzunak, Iñigo Aranburu.
  • Trumoiak, Iker Maguregi.
  • Ur azpian lore, Aitor Oñederra.
  • Zerua blu, Lur Olaizola.
Zabaldu: