(argazkia: Kilometroak)

‘Kultur izpiak’ programa aurkeztu dute Azpeitiko Ikasberri ikastolako ordezkariek

Aurtengo Kilometroak Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba ari da antolatzen. Urriaren 6an izango da Gipuzkoako Ikastolen jai handia. Aurretik, baina, Kultur izpiak programa abiatuko dute. Ekintzak diseinatzerako orduan antolatzaileek Kilometroak 2024en hiru ardatzak hartu dituzte kontuan: euskara, kulturartekotasuna eta aniztasuna, eta herrigintza.

Prentsaurreko batean, azken hiru hilabeteetan herriko eta herriz kanpoko eragileekin egindako lanketaren emaitza aurkeztu dute Azpeitiko Ikasberri ikastolako ordezkariek: Kultur Izpiak programa. Kilometroak jai handiaren aurretik antolatuko den jarduera sorta da. “Urriko jaiari garrantzia emateaz harago, urtean zehar harremanak landu behar

Gorka Artola koordinatzaileak azaldu duenez, “ekintza xumeak baina helburu handiak ezarriz, programaren mugarrien agenda zehaztu dugu. Ekintza horiek otsailaren 9an ospatu ziren Inauteriak munduz mundu ekimenarekin hasi eta irailean amaituko dira Argazki izpiak argazki lehiaketarekin.

Ekintzak diseinatzerako orduan antolatzaileek Kilometroak 2024en hiru ardatzak hartu dituzte kontuan: euskara, kulturartekotasuna eta aniztasuna, eta herrigintza.

Ikasleek protagonismo berezia hartuko dutela ere esan dute aurkezpenean. Izan ere, haiek ari dira ikasle topaketak antolatzen. Gazteen hitzordua ere iragarri dute: Apirilaren 19a, “ikasle topaketak egin nahi ditugu Euskal Herriko lurralde ezberdinetako ikasleak elkartuz, eta jai giroan, gure intereseko gaiak landu eta ondo pasatzeko bidea eginez”, adierazi dute.

Horretarako, aurrerantzean sare sozialetara igoko dute ekintzei buruzko informazioa. “Jarraitu gure bidea izpiz izpi!”, bukatu dute.

Zabaldu: