Landako gunean dena prest Durangoko Azokari hasiera emateko

Berehala hasiko da Durangoko Azokako 53. edizioa!

Euskal Herriko milaka ikaslek parte hartuko dute Azokak antolatu dituen tailerretan. Ate-irekiera 10:30ean izango da Landako gunearen sarrera nagusian, eta inaugurazio ekitaldi ofiziala, 19:00etan, Areto Nagusian.

Ikasle Eguna izateaz gain, bisitariek ere hainbat ekitaldi izango dituzte Azokako gune ezberdinetan: kontzertuak (Madeleine, Huntza, Josu Bergara, Mikel Uraken…) solasaldiak (Jasone Osoro, Aritz Gorrotxategi, Joseba Tapia, Thierry Biscary…), proiekzioak (Atsolorra, Sarkor garena gara, Gu Laboa) eta abar.

Egitarau gaurkotua hemen kontsulta daiteke: http://www.durangokoazoka.eus/eu/egitarauak/egitarau-osoa

Sinaduren ordutegiak ere webgunean ikusgai: http://www.durangokoazoka.eus/eu/sinadurak-da

Zabaldu: