Ibil Bedi izango da programan parte hartuko duen taldeetako bat.

Larunbatean abiatuko da Bira Nafarroan Barna programa

Liloren eskutik hasiko da programa Elizondoko Kultur Etxean.

Bira Nafarroan Barna programaren laugarren edizioa maiatzaren 4an hasiko da, Nafarroako 15 bakarlari eta talderen 24 kontzerturekin. Programa osoa, aurreko edizioetan bezala, bi fasetan banatuko da: udaberrian, maiatzaren 4tik 31ra, eta udazkenean, irailaren 21etik azaroaren 29ra.

Larunbatean izango da programaren aurreneko zuzenekoa Liloren eskutik, Elizondoko Kultur Etxean. Maiatzaren 25ean, berriz, Los Flamingos izango da Ribaforada Arenan, eta 31n Kbless Etxauriko Jauregi eta Primitivo Navascues aretoetan.

Udazkeneko denboraldia irailaren 21ean hasiko da LaNairen kontzertuarekin Cadreitan. Denboraldia honako hauek osatuko dute: Bacanes (irailak 27, Tafallan), Jo & Swissknife (irailak 29, Azagran eta azaroak 3, Zangozan), Cliford (urriak 4, Lekunberrin), Correcaminos (urriak 5, Martzillan eta azaroak 22, Cintruenigon), Los Flamingos (urriak 6, Murchanten), Baizera (urriak 11, Zizur Nagusian eta urriak 27, Irurtzunen), Kbless (urriak 12, Faltzesen), Belcos (urriak 19, Los Arcosen), Yakone (urriak 25, Burlatan eta azaroak 9, Lizarran), Alfrombra Negra (urriak 26, Alesbesen eta azaroak 16, Deierrin), Ibil Bedi (azaroak 2, Agoitzen eta azaroak 15, Atarrabian), Baobabs Will Destroy Your Planet (azaroaren 8an, Etxarri Aranatzen), Razkin (arazoak 23, Antsoainen), eta Lilo (azaroak 29, Uharten). Programazio osoa ikusgai dago hemen: www.culturanavarra.es eta www.navarramusic.es.

Sarrerak herri bakoitzak egokitutako kanalen bidez eskuratu ahal izango dira, eta guztiek 5 euroko prezioa izango dute.

Zabaldu: