15 espazio eszeniko nagusi izango ditu azokak, eta horiek, era berean, 30 kokaleku eszeniko ingurutan banatuta egongo dira. Horietatik Umeen Kontseiluaren Parkea nabarmendu dute. Bertan El jardín de las delicias izeneko irudi eta soinu instalazioa egongo da, maiatzaren 17an eta 18an, gaueko 21:30etik aurrera.
Leioan dena prest dute publikoak lau egunetan zehar antzerkiaz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko. Umore Azokaren 24. edizioak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.
Leioak, beraz, 27 estreinaldi hartuko ditu guztira, hainbat diziplinatakoak, hala nola, dantza, antzerkia, clowna, musika, performancea, zirkua, txotxongiloak, instalazioa, ikusizko arteak eta magia. Konpainien jatorriari dagokionez, 18 Euskal Herrikoak izango dira eta gainerakoak, Estatu espainol eta frantses, Portugal, Suitza, Italia, Irlanda edota Mexikotik etorritakoak izango dira. Gainera, Umore Azokak urtero Leioako konpainia bat hartzen du eta aurtengo edizioak Mutis Danzaren proposamena dakar.
Agertokiei dagokienez, 15 espazio eszeniko nagusi izango ditu azokak, eta horiek, era berean, 30 kokaleku eszeniko ingurutan banatuta egongo dira. “Guztiak udalerriaren erdigunean daude, joan-etorriak azkar eta modu eroso batean egin ahal izateko”, azaldu du antolakuntzak.
15 espazio horietatik Umeen Kontseiluaren Parkea nabarmendu dute. Bertan El jardín de las delicias izeneko irudi eta soinu instalazioa egongo da, maiatzaren 17an eta 18an, gaueko 21:30etik aurrera.