(argazkia: Irekia)

Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak jaso du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka

Bederatzi proiekturen artean aukeratu du epaimahaiak Intxaurra obra. Lesakako Taldeak 23.000 euro jasoko ditu, antzezlana bekaren oinarrietan zehaztutako baldintzen arabera sortzeko eta ekoizteko, eta azaroan estreinatuko dute antzezlana, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan.

Mairu Antzerki Tailerreko Gaizka Sarasolak idatzi du Intxaurra antzezlanaren testua eta, azaldu duenez, inguratzen gaituen ekosistemak gugan duen eragina islatuko du obrak. Arnasguneak antzerki beka jasotzeko, Lesakako konpainia Nafarroako Gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta UEMArekin izan da Iruñean egin duten agerraldian. Bertan, Sarasolak nabarmendu du antzezlanak gaixorik dagoen intxaurrondoaren iruditik abiatuta, enborra biziberritzearen beharra islatuko duela, gainerako adarrek ere osasuntsu iraun dezaten. Horrela, euskararen arnasgune diren herrien ezaugarriak, kezkak, mugak, iragana eta etorkizuna agertuko dira istorioan barrena, beti ere sormena eta antzerkiaren kodeak lehenetsiz. Manex Fusch izango da antzezlanaren zuzendaria.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak horrelako ekimen batek Nafarroan duen garrantzia nabarmendu du agerraldian, arnasguneak euskararen biziberritzean ezinbestekoak direla aipatuz eta ekimenaren aurrekariak gogoratuz. Bere hitzetan, “badira urte batzuk hemen bildu garen erakundeok elkarlanean Arnasa gara kanpaina abiarazi genuenetik. Helburua, udalerri euskaldunen eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da, euskarari egiten dioten ekarpena aitortzeko eta erakusteko. Horren berri eman nahi diegu, bai udalerri euskaldunetako herritarrei, eta baita gainerakoei ere, dugun aberastasunaren kontzientzia izan dezaten. Orain, beka honi esker, aurten, antzezlan baten bidez zabalduko dugu batera eta bestera arnasguneen garrantzia, sorkuntzari ere leihoa irekia”.

Epaimahaiak bederatzi proiekturen artean aukeratu du Intxaurra obra. Lesakako Taldeak 23.000 euro jasoko ditu, antzezlana bekaren oinarrietan zehaztutako baldintzen arabera sortzeko eta ekoizteko, eta azaroan estreinatuko dute antzezlana, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan.

Zabaldu: