(argazkia: Lesakako Udala)

Lesakako Sorginxulo kultur bilguneak Udako Zikloaren II. edizioa aurkeztu du

Miceren kontzertuarekin abiatuko da zikloa, uztailaren 16an, Lesakako Plazan. Ondotik, beste hainbat ekitaldik emango diote jarraipena zikloari.

Lesakako Sorginxulo kultur bilguneak Udako Zikloaren bigarren edizioa antolatu du. “Iazko bideari jarraituz, garai hauetan hain beharrezkoak ditugun sormenean eta bizipozean oinarritutako eskaintza anitza dakar aurtengo edizioak, hilabete luzez landurikoa”, adierazi dute elkarteko kideek.

Zikloa uztailean abiatuko da eta irailera arte luzatuko da, “kultur ekitaldiz beteriko bi hilabete izango dira, 18 guztira”, nabarmendu dute.

“Izen ezagunak eta ez hain ezagunak tartekatuko dira; soinu, gorputz mugimendu eta ahots korda desberdinak. Herriko xoko desberdinetan izango da musika, antzerkia, dantza, bertsoa, ipuina, jolasa… Adin guzietako jendearentzat, kalea eta aniztasuna direlako udako zikloaren ezaugarriak: denetik, denentzat, edonon”.

Uztailaren 16an emango zaio hasiera Udako Ziklo honi, Miceren kontzertuarekin. Lesakako Plazan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Ondotik, beste hainbat ekitaldik emango diote jarraipena zikloari.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, edukiera bete arte. Emanaldi guztien segurtasuna bermatzeko asmoz, Sorginxulo antolakuntza sare bat eratzen ari da herritarrekin elkarlanean. Elkartea eskertuta azaldu da herritarrekin, “hauek gabe ezinezkoa litzateke hain agenda betea aitzinera eramatea. Aunitz eskertzen dizuegu boluntario guztiei”.

Egitaraua, hemen.

Zabaldu: