Guztira hamahiru ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere. Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 28an, ostirala, izango da lehena Uxue Alberdiren eskutik. Anari Alberdi, Miren Agur Meabe, Mirian Luki eta Jon Artano idazleak dira solasaldi hauetan parte hartuko duten beste idazleetako batzuk.
Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimena abiatu dute berriro ere Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak. Literatur Geraldiak du izena ekimenak eta euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioa elkarbanatzea ditu helburu.
Guztira hamahiru ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere.
Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 28an, ostirala, izango da lehena Uxue Alberdiren eskutik. Idazleak idatzitako Hetero liburuaren inguruko solasaldia izango da Iruritan, 18:00etan. Anari Alberdi, Miren Agur Meabe, Mirian Luki eta Jon Artano idazleak dira solasaldi hauetan parte hartuko duten beste idazleetako batzuk.
Bi hitzaldi ere antolatu dituzte: martxoaren 13an, osteguna, Miren Agur Meaberen eskutik Larruaren kodea hitzaldia Irurtzunen, arratsaldeko 19:00etan. Bigarrena, berriz, Literatura, kontsumo kultura ala sormenaren kultura? izango da eta Iratxe Retolazak eskainiko du apirilaren 24an, 18:30ean, Beran.
Amaitzeko, bi errezitaldi antolatuko dituzte laugarren edizio honetarako.