(argazkia: Zarauzko Udala)

Literaturia jaialdia maiatzaren 24an abiatuko da Zarautzen

Edizio honetako gaia (B)egia izango da eta, azokaz gain, ekitaldi, solasaldi eta liburu-aurkezpen ugari izango dira asteburu osoan zehar. Jarduera guztiak Lege Zaharren enparantzan, Modelo aretoan eta Etxezabalan izango dira.

Zarautz literaturaren erdigune bihurtuko da berriro ere maiatzaren 24tik 26ra bitartean. Literaturia bueltan da eta oraingoan ere betiko espirituari eutsiko dio: euskal idazle, argitaletxe eta irakurle gazte zein helduen topagune izatea, eta literaturaz gozatzeko askotariko aukerak eskaintzea.

Aurreko edizioetan bezala, hamaikagarren honek ere euskal literatura sustatzea du helburu. Horretarako, hiru hankatan oinarritzen da jaialdi hau: liburu-azoka Lege Zaharren enparantzan, eta liburu-aurkezpenak, solasaldiak, eta emanaldiak Etxezabalan eta Modelo aretoan.

Edizio honetako gaia (B)egia izango da. Itziar Iruretagoiena jaialdiaren antolatzaileak azaldu duenez, “Begia eta egia hitzekin jolastu nahi izan dugu. Azken finean, begien bitartez jasotzen baitugu egia”.

Zabaldu: