Lumi elektro-pop bikoak lehen lan luzea kaleratu du: ‘Itzal zikinak’

Donibane Lohizuneko Lumi taldeak bederatzi kantuz osatutako lehen luzea plazaratu du gaur, Itzal zikinak ( Moï Moï Records) izenpean.

Elektro-pop bikoa osatzen dute Nahia Zubeldia abeslari eta gitarra jotzaileak eta Manu Matthys elektro ekoizleak. Elkarrekin folk musikan eta musika elektronikoan egindako bideak batu, aurretik Unama eta Odei taldeetan aritutakoak dira bi musikariak, eta soinu elektronikoarekin jantzi dituzte euskaraz sortu dituzten bederatzi kantuak.

Taldea 2014an sortu zen eta urte betera EP bat argitaratu zuen. Itzal zikinak lehen lan luzean da. Lumi malenkonia berezia eta melodia irrealen atmosfera originala sortzen duelako nabarmentzen da.

Joan den astean 189 gela kantuaren bideoklipa ere aurkeztu zuten.

Zabaldu: