(argazkia: Bertsozale)

Martxoaren 10ean abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Guztira 22 bertsolari arituko dira kantuan egingo diren lau kanporaketetan.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak Gipuzkoako Eskolartekoaren XLIII. edizioa antolatu dute elkarlanean. Martxoaren 10ean emango diote hasiera txapelketari eta lau kanporaketa egingo dira. Azkenik, finala apirilaren 21ean izango da, Lasturren. Guztira 22 gaztek eman dute Eskolartekoan kantatzeko izena, beraz, saioak horrela osatu dira: Martxoaren 10ean, Legazpiko Muruazpi Elkartean June Aiestaran, Harri Agirresarobe, Eñaut Olarra, Aratz Arzelus eta Uxue Igartua.

Martxoaren 17an, Zarauzko Urpekoak Elkartean, berriz, Amets Aizpurua, Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Aratz Ramos, Maddi Lasa eta Sustrai Goenaga.

Martxoaren 24an, Errezilgo Erniope Elkartean izango da kanppraketa eta bertan hartuko dute parte Jon Mendiluze, Izar Zelarain, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes, Beñat Zeberio eta Egiar Otegi bertsolariek.

Azken kanporaketa martxoaren 31n izango da, Amezketako Zazpi Iturri Elkartean. Bertan, Danel Etxeberria, Lide Arregi, Nikola Iraola, Oihan Navarro eta Xuban Urdalleta ariko dira.

Kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira eta afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira saio bakoitzaren aurreko eguneko eguerdira arte.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da apirilaren 21ean Lasturko tabernan ospatuko den finalera, eta finaleko seikotea puntuazioz sailkatutako beste bi bertsolarirekin osatuko da.

Finaleko afarirako txartelak kanporaketen ostean jarriko dira salgai.

Zabaldu: