Mikel Urdangarin, Xamanak eta Olatz Salvador aurtengo Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituan

Aurten, “iraganean gertatutakoa sekula ahaztu ez dezagun, oroimen historikoa izango dute ardatz emanaldiek”. Horretarako, Bizkaiko hiru gune esanguratsu aukeratu ditu Euskaltzaleen Topaguneak: Otxandio, Barakaldo eta Ondarroa.

Pasa den urteko formatu berarekin dator Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituaren 22. edizioa ere. Euskaltzaleen Topaguneak azaldu duenez, “aurtengoan ere, tamalez, kontzertuak publikorik gabe izan beharko dira nahitaez, baina ez arduratu, webgunean ikusi ahal izango dituzue lasai askoan, etxeko sofatik bertatik”.

Aurten, “iraganean gertatutakoa sekula ahaztu ez dezagun, oroimen historikoa izango dute ardatz emanaldiek”. Horretarako, Bizkaiko hiru gune esanguratsu aukeratu dituzte: Otxandio, Barakaldo eta Ondarroa. “Mikel Urdangarin, Xamanak eta Olatz Salvadorren doinuei helduta iraganeko pasadizo lazgarrietara hegan egitera gonbidatzen zaitu Udagoieneko Osterak, atzo gertatukoa ez dezagun ez gaur ez bihar ahantzi”, azaldu du Euskaltzaleen Topaguneak.

Azaroaren 12tik 28ra bitartean egongo dira kontzertu guztiak denontzat ikusgai Udagoieneko Ostera zirkuituaren webgunean. Ostiralero kontzertu bat estreinatuko da eta asteburuan zehar, webgunean egongo da eskuragarri: azaroaren 12tik 14ra, Mikel Urdangarin Otxandion; azaroaren 19tik 21era, Xamanak Barakaldon eta azaroaren 26tik 28ra, Olatz Salvador Ondarroan.

Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituak kulturaren bitartez euskararen erabilera sustatzea du helburu.

 

Zabaldu: