argazkia (Mintzola)

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia martxan

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzkoak izan behar dute lanek; urriaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak saritu nahi ditu Mintzola Ahozko Lantegitik. Horretan bidelagun duen EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko dirusaria esleituko da. 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean aurkeztutako lanak izan beharko dira.

Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza, bikoizketa edota kontalaritza ikergai gisa duten lanak aurkeztu ahal izango dira; urriaren 16ra arte izango da aurkezteko aukera. Saria, aldiz, azaroaren 26an banatuko da, Mintzolak eta Laboa Katedrak ahozkotasunaren inguruan egin diren eta egiten ari diren ikerketak ezagutzeko antolatu ohi duen saioan.

EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak bigarrenez deitu dugu sari hau. Bi erakundeek, elkarlanean, hainbat ikerketa sustatzen ditugu, besteak beste, ikerketa kontratuen eta proiektu sarien deialdien bidez.

Lanak (PDFan) eta eskariak (eskari-orria) Mintzola Fundazioaren Zuzendaritzari (admi-nistrazioa@mintzola.eus) eta Mikel Laboa Katedraren Zuzendariari (jm.hernan-dez@ehu.eus) bidali beharko zaizkie. Lanak (eskari-orriarekin batera) aurkezteko epea: 2020kourriaren 16 ra arte egongo da zabalik.

Iaz Idoia Ilundain Iribarrenek eskuratu zuen saria, Ahoz gorako irakurketa eta kontaketa haur hezkuntzan: ahotsaren eta entzumenaren bitartez sozializatzeko esperientzia lanarekin.

Parte hartzeko informazioa, hemen.

Zabaldu: