(argazkia: Susa)

‘Moskito’ izeneko poema liburua plazaratu du Igor Estankona idazleak

Aitatasunaz, bikoteaz, nazioaz eta heriotzaz mintzo da idazle bizkaitarra gaur, Donostian aurkeztu duen lan berrian.

Moskito (Susa argitaletxea) Igor Estankona (Artea, 1977) idazlearen bosgarren poema liburua da, Iratzeen esporak argitaratu zuenetik hamaika urtera aurkeztu du lan berria gaur, Donostiako liburutegiko sotoan. Tarte horretan “kritikaren bidez mantendu dut literaturarekiko lotura”, kontatu du egileak.

Bizitzaren bideak bezain zabala eta ustekabekoa, Moskito aitatasunaz ari da, bikoteaz, nazioaz, heriotzaz. Agerpen eta desagerpenean, adierazte eta ezkutatzean oinarritzen den unibertsoa da berea, lanbroak ezkutatutako poesia, hainbat irakurketarako aukera iradokitzen duena. Estankonak badaki zinikoa izaten, baina badaki esperantzari eta poesiaren edertasunari eusten ere.

Zabaldu: