Musikaz gozatzeko parada, Elorrion

Musikaire jaialdia abian da. Petti, Audience, The Cuban Jazz Syndicate, Maria Berasarte edota Ene Kantak dira parte hartuko duten talde eta bakarlarietako batzuk.

Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikaire jaialdia antolatzen dutenek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen dituena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan osagai oso ezberdinak nahasten dira, “beti erakargarriak eta kalitatezkoak”; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere, eta aire irekian zerbitzaten da. Horregatik Elorrio musikaz gozatzeko eszenatoki ezin hobea bihurtzen dela diote antolatzaileek.

Larunbatean eman zioten hasiera jaialdiari Euskadiko Ikasleen Jazz orkestraren zuzenekoarekin, eta abuztuaren 1era arte, Petti, Audience, The Cuban Jazz Syndicate, Maria Berasarte edota Ene Kantak dira parte hartuko duten talde eta bakarlarietako batzuk.

Emanaldi guztiak Ganondon parkean izango dira, euria eginez gero, Arriola Antzokira mugituko dira.  Ostiraletan eta larunbatetako zuzenekoak arratsaldeko 20:00etan izango dira eta ingandekoak 19:00etan.

Egitaraua

Uztailak 9, Yllana: Maestrisimo (Antzerkia)
Uztailak 10, Freedonia: Conciencia (Soul – Funk)
Uztailak 11, Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Amaren intxaurrak

Uztailak 16, Juanma Urriza Boskotea: “Hertzainak: Nortasunaren erroak” (Jazz)
Uztailak 17, Loreak eta zauriak Xabier leteri kantari (Folk)
Uztailak 18, Paul San Martin: French session (Blues – Boogie Woogie)

Uztailak 23, The Cuban Jazz Syndicate (Latin jazz)
Uztailak 24, Petti: “Manipulazio estrategiak” (Folk – rock)
Uztailak 25, Audience: “Tolesdurak” — (Rock)

Uztailak 30, Maria Berasarte: “Lurra eta bidea” (Folk)
Uztailak 31, Boney Fields (Blues – Funk)
Abuztuak 1, Ene Kantak: “Liluragarria, gorputz barrura goaz

Zabaldu: