Musikariak, makilariak, dantzariak eta antzerkilariak Aiherrako Kabalkadan

Irailaren 22an eta 29an egingo dute ikuskizuna arratsaldeko 16:00etatik aurrera pilotalekuan.

Dantza, antzerkia, makilariak, musika, bertsolariak eta azken kantu batekin osatu dute Nafarroa Beherako herrian lehen aldiz, egingo duten kabalkadaren egitaraua. Lehentasuna baina, euskara eta euskal kulturari eman nahi izan diote, izan ere, egitasmoaren helburuetako bat euskararen inguruan proiektu bat sortzea izan da.

Belzuntze elkartea da egitasmoaren bultzatzailea eta hasieratik herritarrentzat proiektu partehartzaile bat egitea izan da bere asmoa. Horretarako, bilkura publiko bat egin zuten iazko martxoan eta 100tik gora herritar bertaratu ziren. Antolatzaileak pozik atera ziren bilera horretatik eta orduz geroztik errepikak egiten aritu dira.

200 lagun baino gehiagok hartuko dute parte hurrengo bi igandeetan egingo diren emanaldietan. Antolatzaileen arabera, belaunaldi guztietako jendea izango da bertan, 16 urte dituztenetatik hasi eta 70 urtekoetara arte, denak Aiherran jaiotakoak edo bertan bizi direnak. Orotara, 90 dantzari, 25 antzerkilari, 5 makilari, 12 musikari eta hortik kanpo laguntzaile andana bildu dira ikuskizuna martxan jartzeko.

Aiherrako herritarrek aspaldi zuten buruan kabalkada bat sortzea, 2012an Irisarrin antolatzen dutena ikusi zutenetik, hain zuzen, aurretik baina, hainbat kantaldi, ikuskizun, antzerki eta kontzertu antolatzen ibili dira herrian.

Sarrerak salgai daude:

  • Donibane Garazin : Paris Janari-saltegi, ostatua (05 59 37 01 47)
  • Donapaleun : Bertso Amikuze liburu denda (05 59 65 71 39)
  • Hazparnen : Xuriatea ostatua (05 59  29 60 76)o
  • Uztaritzen : HEMENGO Janari saltegia (0559579721 / 0675244951)
  • Baionan : Elkar denda (05 59 59 35 14)
  • Aiherran : Herriko etxea (05 59 29 64 02), irekitze tenoretan.
Zabaldu: