27ko emakume poetei kantari izeneko kontzertua otsailaren 13an, izango da Musikeneko Auditorioan, Miguel Lopezen zuzendaritza eta moldaketekin eta Sheila Blancoren jatorrizko konposizioarekin.
Donostiako Musikeneko Auditorioak literatura, aldarrikapen historikoa eta formatu handiko jazza uztartuko dituen ekitaldi berezia hartuko du otsailaren 13an, ostirala, 19:00etan. Musikene Big Bandak 27ko emakume poetei kantari izeneko programa aurkeztuko du; proiektu honen jatorria Sheila Blancoren diskoan dago. Bertan, konpositore eta pianistak ahotsa eta musika jarri zien 27ko belaunaldiko hainbat emakume idazleren olerkiei, haien izenak kide gizonezkoen itzalpean isilaraziak izan baitziren. Antolatzaileen esanetan, “kontzertu honek emakume haien talentua berreskuratzea dakar, haien testuak dimentsio adierazkor berri batera eramanez”.
Miguel Lopez bandako zuzendariak moldaketak propio prestatu ditu Big Banderako, kanta-sorta berezi hau jazzera hurbilduz. Generoko erreferenteek Ipar Amerikako kantu-liburu herrikoiko estandarrekin egiten zuten moduan, Sheila Blancok sortutako errepertorioari bultzada bat eman eta jazz-adierazpidera eramango du.
Iragana omentzeaz gain, Musikene Big Bandak emakume poeta hauen ondareari bultzada garaikidea emango dio programa honekin, “beraien ahotsa musika formazio handi baten indarrarekin berpiztuko dela bermatuz”, adierazi dute.