Nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egiteko asmoz, ´Käffka´ izeneko antzezlanerako crowdfunding-a abian

Kamikaz kolektiboa da proiektua sortzeko ardura hartu duena eta bost euskal aktorek parte hartuko dute bertan: Edurne Azkaratek, Amaia Irazabalek, Iraia Eliasek, Oier Guillanek eta Mikel Ibargurenek. Antzezlanak 55 minutu irautea aurreikusten da.

Martxan da Käffka proiektua laguntzeko crowdfunding-a. Antzezlana 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei eta beraiekin bizi diren helduei zuzenduta dago. “Gure identitatearen autodefiniziorako askatasun beharrean, sexu-aniztasun eta lesbianismoa izango dira landuko ditugun gai nagusiak”, azaldu dute kamikaz kolektiboko kideek. Ikuskizun hau sortzeko ideia Gehitun, Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea, sortu zen, antzerkiaren hezteko boterea ikusi eta nerabeentzako lesbianismoari buruzko euskal produkziorik ez zegoela jabetzean. Gehituk parte-hartze artistikoa kamikaz Kolektiboari eskatu zion eta beraiek gogoz heldu zioten proiektuari. Bilboko Ortzadar LGTB elkarteak ere parte hartzen dabil bertan.

Zabaldu:

Utzi erantzuna